Advanced Search
Search Results
10561 total results found
Eliza Protestantean, apaiza.
artzain
Basoko arrosa-landarea (<i>Rosa canina</i>).
arkakarats
Erlijiosoen ordena maskulinoa.
anaidi
Emakume erlijiosoen ordena.
ahizpadi
Sektore edo arlo berean diharduten enpresa eta erakundeak eremu geografiko berean biltzea, beraien artean sinergiak sortze aldera.
klusterizazio
Elementu batzuen artean bereizi daitezkeen multzoak edo taldeak atzemateko teknika estatistikoa, elementu horiek aldagai batzuetan hartzen dituzten balioetan oinarrituta.
klusterizazio
Nekazaritza, abeltzaintza eta landarekin loturiko jarduerak nagusi diren espazio geografikoa.
landagune
Zerbaiti uko egin.
bizkarra eman
Horretarako jarritako koadroetan, betetzeko aukera ematen duen pdf formatuko fitxategia.
pdf formulatu
Substantzia kimiko baten konposizioa ikurren bitartez adierazi.
formulatu
Zorizko aldagai baten itxaropen matematikoa soilik ezagututa, horri buruzko probabilitateak mugatzeko baliatzen den formula.
Markov-en desberdintza
Zorizko aldagai baten itxaropen matematikoa eta bariantza soilik ezagututa, horren balioa itxaropenetik distantzia jakin batera baino haratago izateko probabilitate maximorako formula.
Txebixev-en desberdintza
Txebixev-en desberdintza.
Bienaymé-Txebixev-en desberdintza
Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
integral mugatugabe
Integral mugatugabe.
integral mugagabe
Bere balioak tarte erregularretan zehar errepikatzen diren funtzio matematikoa.
funtzio periodiko
Adierazpen aljebraikoen konbinazio finituen bitartez adieraz ezin daitekeen funtzio matematikoa.
funtzio transzendente
Funtzio baten integral mugatuaren kalkulua, bi integrazio-mugek jatorrizko funtzioan hartzen duten balioen kenketaz kalkulatzen duen erregela.
Barrow-en erregela
Gaur goizekoa izan ez.
gaur goizeko kontua ez izan
Funtzio matematiko bat hurbiltzen doan balioa, aldagai independentea balio jakin batera hurbiltzean, balio jakin hori baino txikiagoak edo handiagoak diren balioetatik.
albo-limite