Advanced Search
Search Results
10561 total results found
Herrialde edo eskualde jakin batetik edo batera migratzen duten pertsonen kopurua.
migrazio-fluxu
Pertsona- edo animalia-taldeak migratzea edo bizitoki batetik bestera aldatzea.
migrazio-mugimendu
Ardiaren gorotza.
arkorotz
Patrikako egutegi.
poltsikoko egutegi
Kanbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
igorle
Erositako salgaiak epemuga jakin batean ordaintzeko obligazioa dakarren titulu edo agiria, hala nola kanbio-letra.
merkataritza-efektu
Ogibidez edo zaletasunez abestu egiten duen pertsona.
abeslari
Ofizioz edo zaletasunez kantatu egiten duen pertsona.
kantari
Abeslariaren lanbidea eta jarduna.
abeslaritza
Kantagintza.
abesgintza
<i>Equus asinus</i>, zaldiaren antzeko aberea, baino hura baino txikiagoa, belarri luzekoa eta tradizionalki zamari gisa baliatu dena.
asto
Adimen gutxiko pertsona.
asto
Margonalak margotzen diren bitartean haiek zutik eusteko zurezko egitura.
asto
Kantatzea, jarduera gisa.
kantagintza
Kantak edo abestiak konposatzea.
kantagintza
Toki jakin batean edo egile jakinen eskutik egindako kanta edo abesti multzoa.
kantagintza
Errenteriako herritarra.
errenteriar
Bangladeshkoa den herritarra.
bangladeshtar
Angeluetako bat zuzena duen triangelua.
triangelu zuzen
Angelu bat zuzena duen triangelua.
triangelu angeluzuzen