Advanced Search
Search Results
14008 total results found
Zerbaitetara behartu edo derrigortu.
bortxarazi
Elizaren zerbitzura dagoen gizona; bereziki, kristau elizan zerbitzu edo ministerio horretarako promes egin duena, hala nola apaiz, diakono eta fraideak.
elizgizon
Erakunde gisa, elizakoa edo elizari dagokiona.
eklesiastiko
Elizari dagokiona.
eklesial
Analisi diskriminatzailean, elementuak sailkatzeko aintzat hartzen diren aldagaietako bakoitza.
aldagai diskriminatzaile
Analisi diskriminatzailean, aldagai diskriminatzaileen balioak sarturik sailkapenak edo aurresanak egiteko, hartan hartzen dituen balioen arabera, erabiltzen den funtzio matematikoa.
funtzio diskriminatzaile
Espainian eta beste herrialde batzuetan, unibertsitateko ikasketak burututa eskuratzen zen titulua.
lizentziatura
Lizentziatura bateko ikasketak gainditu eta horren titulua eskuratu duen pertsona.
lizentziadun
Elementu batzuk biltzen dituen multzo bat, haiekin osaturiko elementu-bikoteetarako haien arteko distantzia adierazten duen funtzio bat definitzen den.
espazio metriko
Letraz letra esan edo adierazi.
letreiatu
Aktibo korronte.
aktibo zirkulatzaile
Pasibo korronte.
pasibo zirkulatzaile
Enpresa batean bere ustiapen edo jarduerarekin loturiko sarrerak eta gastuak jasotzen dituen kontabilitate-kontua.
ustiapen-kontu
Ustiapen-kontu.
esplotazio-kontu
Enpresak epe luzerako dituen ondasun eta eskubideen multzoa eta horien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten aktiboko ondare-masa.
aktibo ez-korronte
Enpresa batek epe luzera, urtebetetik gorako epemugarekin, dituen zorren multzoa eta horien zenbatekoa; delako zorrek osatzen duten pasiboko ondare-masa.
pasibo ez-korronte
Enpresa batek urtebete baino lehen kontsumitu edo diru bihurtzea espero duen ondasun eta eskubideen multzoa eta haien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten pasiboaren atala.
aktibo korronte
Enpresa edo sozietate bati buruz, epe laburreko zorren multzoa eta horien zenbatekoa; zor horiek osatzen duten pasiboaren atala.
pasibo korronte
Aktibo ez-korronte.
aktibo finko
Pasibo ez-korronte.
pasibo finko