Advanced Search
Search Results
11628 total results found
Gogora ekarrita idatziz edo beste bitarteko bat erabiliz kontatzen den iraganeko gertaera edo bizipena.
oroitzapen
Iraganeko urteurren edo egungo gertaera edo ospakizun berezi baten oroigarri moduan plazaratzen den txanpona.
oroitzapenezko txanpon
Osasun arloko profesional batek gorputza behatuz, ukituz, haztatuz, kolpekatuz eta auskultatuz egiten duen azterketa, sintomak atzeman eta diagnostikoa egitearren.
miaketa fisiko
Produktu bat ekoitzi edo zerbitzu bat emateko sortzen diren kostuak baino estaltzen ez dituen prezioa.
kostu-prezio
Produktu bat ekoitzi edo zerbitzu bat emateko beharrezkoak diren kostu guztien batura.
kostu oso
Enpresa edo lan sektore bateko langile edo enpresarien arteko hitzarmen edo akordioa, non langileen soldatak, lan kondizioak eta produktubitatea adosten diren.
hitzarmen kolektibo
Enpresa edo lan sektore bateko langile eta enpresarien artean adosten den akordioa, soldatak, lan kondizioak eta lan harremanaren bestelako alderdiak zehazten dituena.
lan hitzarmen
Gehienetan batzorde, erakunde, elkarte edo komunitate bateko kideek boto bidez eta nolabaiteko gehiengoa exijituz egiten den kargu edo ordezkarien izendapen kolektiboa..
hauteskunde
Euskara ama hizkuntza gisa ikasi ez duen euskalduna.
euskaldun berri
Euskal Herrian, gazteleraz edo frantsesez baino ez dakien pertsona, euskaraz batere ez dakiena.
erdaldun elebakar
Pertsona edo taldeei tratu desberdina ematea, bereziki haiek gutxietsiz, baztertuz edo aukera gutxiago eskainiz.
bereizketa
Gauzak beraien artean sailkatu edo banatzea.
bereizketa
Bi gauza edo gehiago bereizi edo desberdintzeko ekintza eta horren ondorioa.
bereizketa
Mapa batean marrazten diren lerro horizontal eta bertikalen multzoa, hurrenez hurren latitudea eta longitudea adierazten dutenak.
gratikula
Ikusgailu batzuetako bisorean dagoen lerroen multzoa.
gratikula
Begiari dagokiona, begikoa edo begiz egiten dena.
okular
Ikusgailuetan objektiboak sortzen duen irudia gizakiaren begiz ikus ahal izateko jartzen den leiarra edo leiar multzoa.
okular
Elementu multzo batetik elementu kopuru jakin bateko azpimultzoak osatzeko era kopurua, ordena kontuan hartu gabe, adierazten duen formula edo horren balioa.
zenbaki konbinatorio
Newton-en binomioaren hedapenean, koefiziente binomialetako bakoitza.
zenbaki konbinatorio
Binomiokoa, binomio bati dagokiona.
binomial