Advanced Search
Search Results
10001 total results found
Errenteriako herritarra.
errenteriar
Bangladeshkoa den herritarra.
bangladeshtar
Angeluetako bat zuzena duen triangelua.
triangelu zuzen
Angelu bat zuzena duen triangelua.
triangelu angeluzuzen
Hormako egutegi.
horma-egutegi
Patrikako egutegi.
poltsiko-egutegi
Patrikako egutegi.
patrika-egutegi
Lehorrean dagoen lurraldea, itsasoa edo aintzira ez dena.
lur urgaineratu
Adur.
adu
Haztapen edo garrantzi ezberdina duten irizpide zenbaiten arabera, aukera zenbait balioesten dituen matrizea.
erabaki-matrize haztatu
Herritarrak ordezkatzen dituzten parlamentari izeneko ordezkari politikoek osaturiko erakunde nagusia, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartu eta gobernuaren kontrola egiten duena.
parlamentu
Gizarte edo nazio bateko sistema politikoan gertatzen den aldaketa bat-bateko eta bortitza.
iraultza
Antzinako aro geologiko bateko ozeanoa.
paleozeano
Antzinako klima ikertzen duen jakintza arloa, zuzeneko neurketarik ezean, zeharkako erregistroak, hala nola geruza geologikoak eta arrasto fosilak, ebidentzia gisa hartzen dituena.
paleoklimatologia
Lurraren iragan geologikoko bizitza arrasto fosilen bitartez ikertzen duen zientzia.
paleontologia
Antzinako aro geologikoetan itsaso eta ozeanoek izan zuten bilakaera aztertzen duen diziplina zientifikoa.
paleozeanografia
Ikergai den antzinako klima, zuzeneko erregistro edo neurketarik gabea.
paleoklima
Giza ekintza aztertzen duen jakintza-arloa, hura ahalik eta eraginkorrena izan dadin printzipioak, arauak eta erregelak finkatzen dituena.
praxiologia
Praxiologia.
praxeologia
Mendi bateko tontor, gailur edo puntu altuena.
mendi-tontor