Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Eliza katolikoetan, ostia kontsakratuak eta bestelako erlikia eta objektu sakratuak gordetzeko aldarean bertan dagoen kutxatila edo armairutxoa.
sagrario
Gauzak gordetzeko instalakuntza.
gordailu
Gordeleku.
gordegailu
Zorizko aldagai diskretu baten balio jakinetarako probabilitateak zuzenean balio horiek ezarriz ematen dituen funtzio matematikoa.
probabilitate-masa funtzio
Probabilitate-masa funtzio.
zenbatasun-funtzio
Sistema informatiko batean, bertara sartzea eskatzen duen eragile baten identitatea eta baimenak egiaztatzeko prozesua.
autentifikazio
Beste aldagai batek hartzen duen balioa finkatuta, aldagai estatistiko baten maiztasun-banaketa edo zorizko aldagai baten probabilitate-banaketa.
banaketa baldintzatu
Banaketa baldintzatu.
baldintzapeko banaketa
Banaketa baldintzatu.
baldintzazko banaketa
Gai zeharrargi batek iragaten uzten duen argia.
zeharrargi
Argia neurri batean iragaten uzten duena.
zeharrargitsu
Tratamendu mekaniko edo kimiko baten bitartez beira bati gardentasuna kendu eta zeharrargi bihurtu den beira.
beira esmerilatu
Xafla bakarreko beira arrunta, laua eta gardena, bereziki lehioetarako erabiltzen dena.
beira monolitiko
Ekoizpen-prozeusdan emandako tratamendu termikoaren bitartez erresistentzia mekaniko eta termiko handiagoa duen beira.
beira tenplatu
Ozeano bateko itsas hondoak eratzen duen arroa.
ozeano arro
Ozeano arro.
itsas arro
Norbaitengan ideia edo gogoeta bat piztu.
iradokizun
Norbaiti egiten zaion proposamena edo ematen zaion aholkua.
iradokizun
Itsasoak edo beste ur masa batek estaltzen ez duen Lurraren zatia, bereziki haiei kontrajarrita hitz egiten denean.
idor
Belarrak eta labora zenbait ebaki eta biltzeko erabiltzen den altzairuzko xafla estu kurbatua, ahoa barrualdetik duena, zurezko kirten batez hornitua eta esku bakar batez maneiatzen dena.
igitai