Advanced Search
Search Results
11425 total results found
Heterosexualitatea sexu-orientazio bakartzat hartzen duen araua, heterosexualak ez diren pertsonak bereiziz edo diskriminatuz; arau hori sustatu edo inposatzen duen ideologia.
heteroarau
Norbaiti gaizki egin nahiaren sentimendu bizia.
gorroto
Zerbaitekiko sentitzen den nazka edo higuina.
gorroto
Olio itxurako substantzia naturala, gehienetan lur azpian aurkitzen dena eta hidrokarburoz osatua eta erregaiak, plastikoak eta bestelako produktuak ekoizteko lehengai gisa erabiltzen dena.
petrolio
Eredu matematiko edo estatistiko bateko parametroek har ditzaketen balioen multzoa.
espazio parametriko
Zerbait gauzatu edo bilakatzea.
gertakizun
Gauzatzeke dagoen gertaera.
gertakizun
Kontakizun baten argumentua.
gertakizun
Bortxaz edo indarrez zerbait egitera bihurtu.
bortxatu
Ahaleginak egin.
bortxatu
Sexu erasoa egin.
bortxatu
Ate, leiho edo antzeko bat indarrez ireki.
bortxatu
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
OHZ
Puntu geografiko batzuetarako, puntu bakoitzeko koordenatuak eta altuera biltzen dituen datu-multzoa.
kota-puntu
Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua egiazkoa denean, hura baztertzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
lehen motako errore
Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua faltsua denean, hura onartzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
bigarren motako errore
Hiru parte edo atal dituena.
hirutariko
Lau parte edo atal dituena.
lautariko
Lau mota desberdinetako gauzak biltzen dituena.
lautariko
Hiru motako gauzak biltzen dituena.
hirutariko