Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Molekula oso handia, milaka atomok osaturikoa, maiz monomoero edo molekula txikien multzokatzearen ondorioz sortua.
makromolekula
Disoluzio batean ioi askeetan banatzen den eta beraz elektrizitatea eroaten duen substantzia.
elektrolito
Bi elektrodoz eta tarteko ontzi batez osaturiko gailua, energia elektrikoaz ontziko elektrolitoaren anioiak anodora eta katioiak katodora bideratuz haietan erreakzio kimikoa eragiten duena.
upel elektrolitiko
Upel elektrolitiko.
zelda elektrolitiko
Upel elektrolitiko.
gelaxka elektrolitiko
Zilar puru edo garbia, zilarra osagai den beste konposatu edo mineraletatik kimikoki erauzia.
zilar metaliko
Norbaiti buruz, haren aitaren edo amaren anaia edo arrebaren alaba.
lehengusina
Nekazaritza eta abeltzaintza produktuen esportazioa, hots, produktu haien atzerrirako salmenta.
agroesportazio
Animaliei buruz, haiek mantsotu eta etxekotzea.
heziera
Pertsonei buruz, hezteko modua eta horren emaitza.
heziera
Kantatzeko modu eta estiloa.
kantakera
Aurretik ezaguna den informazioa edo albisteak azaletik edo gainetik aipatzea.
errepaso
Aurretik ikasitakoaren ikasketa arina, ikasitakoa gogora ekarri eta oroimenean finkatzeko.
errepaso
Gainetik egiten den ikuskapena, gauzak behar bezala egin diren egiaztatzeko.
errepaso
Ikasitako guztiaren ikasketa azkarra eta arina egin, oroimenean finkatze aldera.
errepasatu
Aurretik ezaguna dena gainetik berriz ere aipatu edo azaldu.
errepasatu
Egindako lan bati akabera egokia eman.
errepasatu
Norbaiti edo zerbaiti egindako kritika zorrotza.
errepaso
Sekulako balentriak edo lorpenak egin.
marka guztiak hautsi
Fenomeno edo emaitza bat inoiz izan duen maila edo magnitude gorenera heldu.
marka guztiak hautsi