Advanced Search
Search Results
7600 total results found
Itsasoak edo beste ur masa batek estaltzen ez duen Lurraren zatia, bereziki haiei kontrajarrita hitz egiten denean.
idor
Belarrak eta labora zenbait ebaki eta biltzeko erabiltzen den altzairuzko xafla estu kurbatua, ahoa barrualdetik duena, zurezko kirten batez hornitua eta esku bakar batez maneiatzen dena.
igitai
Burdinaz, neurri handienean, eta karbonoz, batzuetan beste zenbait elementurekin batera, osaturiko aleazio xaflakor eta gogorra, erresistentzia handiko piezak egiteko erabiltzen dena.
altzairu
Azken Afaria ospatu egiten duen kristau erritua, non ogia eta ardoa kontsakratu eta ostiak ematen diren.
eukaristia
Magnitude bat jasotzen duen unitate batetik beste batera bihurtu edo igarotzeko bidertu beharreko konstantea.
bihurketa-faktore
Abolizio.
abolimendu
Abolitu edo lege edo ohitura indargabetzeko ekintza eta horren ondorioa.
abolizio
Adeigabea denaren edo begirunerik ez duenaren nolakotasuna.
adeigabetasun
Abarkak janztea.
abarkatu
Abereak lapurtzen dituen pertsona.
abere-lapur
Aberriaren kontzeptu gaitzesgarria.
aberrikeria
Abertzaletasuna era oker edo gaitzesgarrian hartzen duena.
abertzalero
Abilezia.
abilidade
Abordatzeko ekintza eta horren ondorioa.
abordatze
Abordatze.
abordaketa
Aditz-aldi.
aditzaldi
Aditz-taulen bilduma.
adiztegi
Administrazio edo erakunde publikoa.
administralgo
Aztarna arkeologikoak aztertuz antzinako musika eta musika-tresnak ikertzen dituen zientzia-arloa.
arkeomusikologia
Udal edo epaitegi bateko behe mailako langilea, bereziki segurtasunaz arduratzen dena.
aguazil