Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Bi aldagai nominalen arteko asoziazio estatistikoa neurtzen duen koefizientea.
Cramér-en V koefiziente
H edo h letraren izena.
hatxe
Ikerketa edo azterketa batean erabilitako moetodo eta baliabideen deskribapen eskematiko eta aldi berean zehatza.
fitxa metodologiko
Biziduna izanda, noizbait hil egingo dena.
hilkor
Hilkorra denaren nolakotasuna.
hilkortasun
Toki eta aldi jakin batean gertatzen den heriotza-kopurua.
hilkortasun
Heriotza eragiten duena.
hilgarri
Hilgarria denaren nolakotasuna.
hilgarritasun
Hilgarritasun-tasa.
hilgarritasun
Elementi kimiko metaliko eta erradioaktiboa, aktinidoen seriekoa eta 92 zenbaki atomikoa duena, industria nuklearrean energia-iturri gisa erabiltzen da besteka beste.
uranio
Hizkuntza batzuetan mintzatzen dakiena; hizkuntza batzuk dakizkiena.
poliglota
Une jakin batean dagoen egoera eta inguruabarren multzoa.
statu quo
Organo fisiologiko baten ohiko mailatik beherako funtzionamendua.
hipofuntzio
Fenomenologiari edo errealitateko fenomenoak giza esperientziari eta intuizioari era transzendentalean nola azaltzen zaizkion aztertzen duen metodologiari dagokiona.
fenomenologiko
Fenomenologia izeneko metodologia edo ikuspegi filosofikoa garatuz, giza esperientzia errealitatea modu transzendentalean ezagutzeko baliatzen duena.
fenomenologikoki
Zabalera jakin bateko konfiantza-tarteei buruz, parametroa horren barnean zenbatetan egongo den adierazten duen portzentajea; parametroa ezarri zaion konfiantza-tartean izateko egiantza.
konfiantza-maila
Nortasun Agiri Nazionala, Espainiako nortasun agiri ofiziala.
NAN
Hil egin ezin daitekeena; inoiz hilko ez dena.
hilezkor
Hilezkorra denaren, hots, hil egin ezin daitekeenaren, nolakotasuna.
hilezkortasun
Bertsolarien artea, hots, bereziki Euskal Herrian, bertsoak gehienetan publiko aurrean ahoz inprobisatuz egiten den jarduna.
bertsolaritza