Advanced Search
Search Results
11469 total results found
Animalia urlehortar ornoduna, lehorrean jauzika ibiltzeko atzeko hankak luzeak dituena eta zentimetro gutxi batzuetako neurria izaten duena.
igel
Hamarka gutxi batzuk bidaiari errepidez garraiatzeko prestaturiko gurpildun ibilgailua.
autobus
Landare batzuen haziak gordetzen dituen zorro luzeska.
leka
Delako zorroko hazia.
leka
Objektu luzeak eta zorrotzak, hala nola ezpatak eta labanak, sartzeko zorroa.
leka
Amona, pertsona baten aiataren edo amaren ama.
amama
Delako kolorea bera.
gorri
Haragiaren edo odolaren kolorea duena.
gorri
Egoera edo bizipen bati buruz, oso latza edo eramanezina dena.
gorri
Hutsa, soila.
gorri
Ezkertiarra.
gorri
Isurtzeko ekintza eta horren ondorioa.
isurketa
Zenbakiak, multzoak, figura geometrikoak, haien arteko erlazioak eta hortik eratortzen diren beste entitate abstraktoak ikertzen dituen jakintza-arlo logiko-deduktiboa.
matematika
Forua duen entitate politiko batek bere eskumenak baliatuz promulgatzen duen zuzenbideko arau berezia.
foru arau
Ekonomia eragile ekonomiko indibidualek erabakiak hartzeko duten prozesuen ikuspuntutik aztertzen duen ekonomiaren adarra.
mikroekonomia
Ekonomia agregatu ekonomiko handien ikuspuntutik, hala nola inflazioa, langabezia eta interes-tasak aztertuz, ikertzen duen ekonomiaren adarra.
makroekonomia
Eskura dauden baliabideak eta ondasunak eskasak direla aintzat harturik, giza beharrizanak nola asetzen diren aztertzen duen zientzia.
ekonomia
Eskualde, herrialde edo nazioarteari buruz, beharrak asetu eta aberastasuna sortzen duten baliabide eta eragileek osatzen duten sistema.
ekonomia
Beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketarekin loturiko jardueren multzoa; jarduera horien uneko egoera.
ekonomia
Forma biribila eman.
biribildu