Advanced Search
Search Results
10565 total results found
Sudurreko mukien pilatzea.
sudur-kongestio
Kongestioa arindu edo ezabatu egiten duen farmakoa.
deskongestionatzaile
Sudurreko kongestioa, hots, mukien pilatzea, arindu eta ezabatu egiten duen farmakoa.
sudur-deskongestionatzaile
Gorputzeko atal edo organo neurri ez-ohikoan likidoak pilatu.
kongestionatu
Kongestioa edo gorputzeko atal edo organo batean dagoen likido-pilatze ez-ohikoa arindu edo ezabatu.
deskongestionatu
Gorputzeko atal edo organo batean, likidoen pilatze gehiegizkoa.
kongestio
Gorputzeko atal edo organo batean dagoen gehiegizko likido kantitatea arindu edo ezabatzea.
deskongestio
Arteria-presioa handitzeko farmakoa.
basopresore
Katinonatik eratorritako substantzia psikoaktiboa, anfetaminaren antzeko efektua eragiten duena.
metkatinona
Zetona arotatiko edo lurrintsu sinplea, C6H5C(O)CH3 formula duena.
azetofenona
Kristalizatu egiten den CaC₂O₄ formulako konposatu kimikoa, zenbait landare jangarritan dagoena, hala nola espinakan eta erremolatxan, eta giltzurruneko harriak sorrarazten dituztenak.
kaltzio oxalato
Farmako edo tratamendu baten efektua garatzen laguntzen duen substantzia.
adjubante
Gainalde.
gainezkalde
Gainalde.
gainkalde
Elementu baten ezaugarri jakin bat zenbaki bidez neurtzen duen datua.
datu kuantitatibo
Elementu baten ezaugarri jakin bat modalitate baten bitartez adierazten duen informazio-zatia.
datu kualitatibo
Ahurra den aldea behera begira jartzen den teila, alde banako erretenak besarkatzen dituena.
bizkar-teila
Kono enborreko forma duen buztinezko teila, Mediterraneo inguruko herrialdeetan ohikoa dena.
hodi-teila
Hodi-teila.
teila arabiar
1928 urtean Paul Dirac matematikari eta fisikariak (1902-1984) garatu zuen ekuazioa, elektroiaren mekanika kuantiko erlatibistari buruzkoa.
Dirac-en ekuazio