Advanced Search
Search Results
7600 total results found
Txahalaren okela.
txahalki
Zekorraren haragia edo okela.
zekorki
Itsasoan hazten den makroalga.
itsas belar
Algak ikertzen dituen jakintza-arloa.
fikologia
Txahal arra; zezen gaztea.
zekor
Zekor.
txekor
Zeru garbia.
zohardi
Txahala.
aratxe
Aratxearen okela.
aratxeki
Abere bati buruz, emea.
urrixa
Abere emea.
urrixa
Une jakin bateko egoera, bereziki arlo sozial, ekonomiko eta politikoan.
koiuntura
Egiarekin bat datorrenaren nolakotasuna.
egiazkotasun
Planeta baten atmosferan batez besteko tenperatura gradualki igotzea.
berotze global
Berotze global.
beroketa global
Web-orri edo aplikazio batean bilatzen den informazioarekin zerikusia duten hitzak edo testua idazteko txertatzen den koadro hutsa.
bilaketa-koadro
Liburu edo testu batean erabilitako termino eta izenen zerrenda ordenatua, haiek agertzen diren orrialdeak ere adierazten dituena.
aurkibide analitiko
Web sareko baliabideak eta dokumentuak identifikatu eta haietara heltzeko erabiltzen den karaktere-zerrenda.
baliabideen kokatzaile uniforme
Zehaztasun jakin batez atzeman eta kuantifikatu daitekeen substantzia kimiko baten kantitatea.
kuantifikazio-muga
Substantzia kimiko jakin bat metodo analitiko baten bitartez detektatu edo antzeman ahal izateko behar den gutxieneko kantitatea, zehaztasunez kuantifikatzen ez bada ere.
detekzio-muga