Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Matrize eta determinante bati buruz, errenkada eta zutabe mailak berdinak dituzten elementuen multzoa.
diagonal nagusi
Ekuazio linealen sistema baten bateragarritasuna horren koefizienteen matrizearen eta matrize zabalduaren heinak alderatuz zehazten duen teorema.
Rouché-Frobenius-en teorema
Ekuazio linealen sistema batean, sistemako aldagaien koefizienteak, gai independenterik gabe, jasotzen dituen matrizea.
koefiziente-matrize
Polinomio batean, konstantea edo 0 mailako monomioa den gaia.
gai independente
Ekuazio batean, alde batean bakanduta geratzen den konstantea.
gai independente
Gai independente.
gai konstante
Gai independente edo konstanterik ez duen bigarren mailako ekuazioa.
bigarren mailako ekuazio osatugabe
Bigarren mailako ekuazio osatugabe.
bigarren mailako ekuazio ez-oso
Bernoulli-ren banaketa.
banaketa bitar
Bi hiri nagusi dituen herrialdearen egitura geografikoa.
banaketa bitar
Soldataren baten trukean egiten den lana; horri dagokion harreman ekonomiko eta juridikoa.
soldatapeko lan
Kontinente mailan eragin ekonomiko, sozial eta kultural adierazgarria duen hiri handia, milioika biztanle biltzen dituena.
metropoli kontinental
Lan egin nahirik lanik gabe dagoen pertsonaren egoera.
langabezia
Langabetuen kopurua.
langabezia
Zerbait legitimo edo legezko bihurtu.
legitimatu
Estatistiko edo zenbatesle bati buruz, haren probabilitate-banaketa, har ditzakeen balioak eta haiei dagozkion probabilitateak zehazten dituena.
lagin-banaketa
Sakabanatze erlatiboko neurri estatistikoa, desbideratze estandarra batezbestekoarekin alderatzen duena.
aldakuntza-koefiziente
Aldakuntza-koefiziente.
aldakortasun-koefiziente
Erritu batzuetan, ustez jainkoak, izaki jainkotiar batek edo naturaz gaindiko izaki batek etorkizunari buruz egiten duen iragarpen edo aurresana.
orakulu
Iragarpenak egiteko baliatzen den idolo edo irudi mitologiko edo erlijiosoa; idolo edo irudi hori dagoen tokia.
orakulu