Advanced Search
Search Results
673 total results found
Metal, plastiko edo zurezko pieza luze, estu eta arteza, lerro zuzenak marraztu eta neurketak egiteko erabiltzen dena.
erregela
Panderoaren antzeko danborra.
tinpano
Zurezko edo beste material bateko hagaxka, jolas moduan haurrek txandaka indarrez bota eta erregela batzuei jarraiki lurrean iltzatu behar dutena; delako jolasa bera.
kinkin
Sagarrondoaren (<i>Malus domestica</i>) fruitu jangarria , forma nahiko borobila, mamitsua eta hazi txikiak dituena.
sagar
<i>Sus scrofa</i>; gorputz lodia, mutur luzea eta ilea motza duen ugaztun orojalea, haragitarako abere gisa hazten dena.
txerri
Untxi.
lapin
Delako eraginen multzoa ikertzen duen diziplina zientifikoa.
epigenetika
Maskor kiribila duen molusku gasteropodoa, bizitokia lurrean, ur gezako masetan edo itsasoan duena.
barraskilo
Barraskilo.
karakol
Lurraren edo beste planeta baten geosferaren egitura, osaketa eta eboluzioa, lurrazalean nahiz bere barnean, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Ardiak hazten eta zaintzen lan egiten duen pertsona.
artzain
Basoko arrosa-landarea (<i>Rosa canina</i>).
arkakarats
Ogibidez edo zaletasunez abestu egiten duen pertsona.
abeslari
Ofizioz edo zaletasunez kantatu egiten duen pertsona.
kantari
Abeslariaren lanbidea eta jarduna.
abeslaritza
<i>Equus asinus</i>, zaldiaren antzeko aberea, baino hura baino txikiagoa, belarri luzekoa eta tradizionalki zamari gisa baliatu dena.
asto
Egitura edo gauza handi eta astunen oinarri gisa erabiltzen den zurezko pieza.
asto
Antzinako klima ikertzen duen jakintza arloa, zuzeneko neurketarik ezean, zeharkako erregistroak, hala nola geruza geologikoak eta arrasto fosilak, ebidentzia gisa hartzen dituena.
paleoklimatologia
Lurraren iragan geologikoko bizitza arrasto fosilen bitartez ikertzen duen zientzia.
paleontologia
Antzinako aro geologikoetan itsaso eta ozeanoek izan zuten bilakaera aztertzen duen diziplina zientifikoa.
paleozeanografia