Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Eskubidea edo eskumena duenaren borondatearen arabera beteta edo betegabe gera daitekeen araua.
arau xedagarri
Horren titularra duena mugatu, transferitu edo utzi dezakeen eskubidea.
eskubide xedagarri
Xedagarri denaren, hots, eskumena duenaren aldetik borondatez era batera edo bestera gara daitekeenaren nolakotasuna.
xedagarritasun
Xedagarria ez dena, hots, eskudun edo eskubidedun denaren borondatearen mendean ez dagoena.
xedaezin
Xedaezin, hots, eskubide edo eskumena duenak nahi duen erara ezarri, moldatu edo aldatu ezin denaren nolakotasuna.
xedaezintasun
Xedagarria den edo xedatzeko dagoen gauza.
xedakizun
Delako gauzaren egoera.
xedakizun
Finantza-entitate batekin mailegu bat edo bestelako finantza-produktu bat kontratatzeagatik kobratzen den hasierako komisioa.
irekiera-komisio
Orogenesi-prozesurik jasan ez duen eremu edo masa kontinental egonkor eta zabala.
kratoi
Orogenesi edo plaka tektonikoen arteko talkaz sorturiko mendilerroa.
orogeno
Salmenta batean bitartekari lanak egiten dituenak kobratzen duen komisioa, gehienetan saltzaileak ordaintzen duena.
salmenta-komisio
Kontsumitzaile batek produktu bat kontsumitzean duen bizipen gogoangarria.
kontsumo-esperientzia
0 gradu zentigradu inguru edo tenperatura txikiagoko habitat batean bizi eta garatzen den izaki biziduna.
kriofilo
Gaitz edo gaixotasun bat eragiten duten kausak deuseztatu egiten duten neurri eta jokabideen multzoa.
lehen mailako prebentzio
Larruazalaren gaineko geruza baino kaltetu duen erredura arina.
lehen mailako erredura
Hurrengo belaunaldi batera transmititzen den makromutazio edo mutazio handia, bat-bateko eboluzioa eta espeziazioa ekartzen dituena.
saltazio
Eboluzioa eta espeziazioa saltazioaren edo belaunaldi batetik bestera transmititzen diren mutazio handien ondorioz gertatzen dela baieztatzen duen teoria biologikoa.
saltazionismo
Izaki bizidunen espezie berrien sorrera dakarren eboluzio-prozesua.
espeziazio
Zelularen aurrekaria den egitura organikoa, lipido batzuek osaturiko globulu erakoa.
protobionte
Likido bat erortzean azalera baten aurka talka egiten duen tantetako bakoitza.
ziliporta