Advanced Search
Search Results
10565 total results found
Bi portu eta beraz bi sarrera eta irteera dituen zirkuitu elektrikoa.
kuadripolo
Herrialde bateko lurralde osoan eskumenak dituen administrazio publikoen multzoa, orokorrean egoitza nagusia herrialdeko hiriburuan dutenak.
administrazio zentral
Bezero baten edo enpresa bateko sail baten eskaerari erantzuteko biltegitik salgaiak edo orokorrean materialak ateratzeko baimen-agiria.
irteera-txartel
Zuhaiz eta zuhaixketan, adarrak ateratzen diren zurtoin gogorra.
enbor
Gorputz-enbor.
enbor
Gorputz geometriko baten oinarriaren eta hareki paraleloa den edozein planoren arteko zatia.
enbor
Instalatuta dagoen baina erabiltzen ez den zuntz optikoa, telekomunikazio enpresek ordezko zuntz gisa edo beste enpresei alokatzeko erabiltzen dutena.
zuntz ilun
Bereziki ekologian, arkeologian eta geografian, lur eremu batean laginak jaso edo behaketak egiteko mugatzen den lur zerrenda.
transektu
Hipsometria edo erliebea erakusten duen mapa, bereziki altuera-tarte bereko eremuak kolore berdinarekin margotzen direnean.
mapa hipsometriko
Eskualde edo lur-eremu baten erliebea sestra-kurben bitartez azaltzen dituen mapa.
mapa topografiko
Uhin batek ingurune desberdinen arteko gainazalean norabidea aldatzea.
islapen
Iturburu batetik erradioak, adarrak edo lerroak luzatuz eratzen den hornikuntza-sarea.
sare erradial
Gainezka egin.
gainez egin
Itsasontziak ekoitzi eta muntatu egiten diren lantegia.
ontziola
Ontziola.
ontzitegi
Ontziak gordetzen diren apala edo apaldun altzaria.
ontzitegi
Erlijio batzuetan, Jainkoak gizabanako bakoitzaren arimaren patua aurrez erabakitzea, zerura edo paradisura edota infernura joango den.
predestinazio
Nekazaritza-ustiapen.
nekazaritza-ustiategi
Lurra landuz elikagaiak eta erabilera industrialeko gaiak lortzeko landareak hazten dituen jarduera ekonomikoa.
nekazaritza-jarduera
Kuasa-efektu erlazio bat zehazten duen hipotesi zientifikoa.
hipotesi azaltzaile