Advanced Search
Search Results
10007 total results found
Gizakiaren beharra asetzeko ekoitzi eta eskaintzen den ondasun edo zerbitzua.
produktu
Hedatze-erreten.
hedapen-erreten
Txartel nagusia ordenagailuko hedatze-txartel batekin lotzeko erabil daitekeen konexioa.
hedatze-erreten
Oso azkar, oso arin.
ziztuan
Aho biko ezpata.
bi ahoko ezpata
Abantailak nahiz desabantailak dituen erabakia.
aho biko ezpata
Adibideak: Aho biko ezpata dira zigorrak.
Pertsona bati buruz, lanean oso fina edo bikaina dena; oso langilea dena.
baratxuria baino finago
Pertsona bati buruz, oso langilea; lanean fina edo bikaina dena.
berakatza baino finago
Industria babestu eta sustatzeko aurrera eramaten diren erabaki politikoen multzoa.
industria-politika
Euste-horma.
eustorma
Ezponda bateko lurra eusteko eraikitzen den horma.
euste-horma
Organismo baten metabolismoan erreakzio kimiko baten katalizatzailea den biomolekula.
entzima
Ingeniaritzako metodoak eta teknikak medikuntzara, farmaziara eta beste osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
ingeniaritza biomediko
Ingeniaritzako prozedurak eta teknikak biologiara eta osasun-zientzietara aplikatzen dituen jakintza-arloa.
bioingeniaritza
Objektu batean eragiten duen azelerazioa neurtzeko tresna, bereziki horren mugimendua eta kokapen-aldaketak atzemateko erabiltzen dena.
azelerometro
Ate-orria plano horizontal batean mugituz ireki eta itxi egiten den atea.
ate lerragarri
Azido-base balorazio.
azido-base titrazio
Disoluzio bateko azido edo base baten kontzentrazioa neurtzeko teknika analitikoa, non beste disoluzio neutralizatzaile bat pixkanaka isurtzen den hasierako disoluzioa neutralizatu arte.
azido-base balorazio
Gai bai buruz ezer ez esan.
txintik ez atera
Etsai, erasotzaile edo aurkari bati aurre egiteko prestasuna adierazi.
hortzak erakutsi