Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Triangelu bateko aldeak angelu baten neurriaren bitartez kalkulatzen dituen funtzio matematikoa.
funtzio trigonometriko
Nazio edo herrialde mailako eragin-eremua duen hiri-eremu handia.
metropoli nazional
Bere eragin ekonomiko, sozial eta kulturala mundu osora zabaltzen duen hiri-eremua.
metropoli global
Hiri oso handia, bereziki inguruko beste hiri batzuetan eragin handia duenean.
metropoli
Dimentsio anitzeko banaketa normal bati jarraitzen dion zorizko aldagaia.
bektore gausstar
<i>f(x)=exp(-x<sup>2</sup>)</i> oinarrizko adierazpena duen edonolako funtzio matematikoa, besteak beste banaketa normalaren dentsitate-funtzioa eratzeko baliatzen dena.
funtzio gausstar
Beste multzo baten partea den edo horren barruan dagoen elementu edo azpimultzoaren ezaugarria.
partekotasun
A multzo baten barruan dagoen B multzo batez mintzatuz, B multzoko elementu oro A multzoko elementu berdinarekin lotzen duen funtzio edo aplikazioa.
partekotasun-funtzio
f(x)=x funtzio matematikoa, x balio erreal bati balio hori bera esleitzen diona.
identitate-funtzio
Zuzenaren Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio orokor
Planoko zuzen baten Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio inplizitu
Planoko zuzenaren y=mx+n erako ekuazioa, non m malda eta n interzeptoa diren.
zuzenaren ekuazio esplizitu
Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenen multzo infinitua.
zuzen-sorta
Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenerdien multzo infinitua.
zuzenerdi-sorta
Zuzen beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak planoen multzo infinitua.
plano-sorta
Plano bateko zuzen batek banatzen dituen planoko bi eremuetako bakoitza.
planoerdi
Plano kartesiarrean, lerro zuzen bat jarraitzen duten (x,y) puntuen multzoa.
planoko zuzen
Irudiko kredituak.Wiki LIC- Commons
Hiru dimentsioko espazio euklidear batean, lerro zuzen bati jarraitzen dioten (x,y,z) puntuen multzoa.
espazioko zuzen
Berak sorrarazitako kanpokotasun ekonomiko negatiboa konpentsatzeko zergapeko bati ezartzen zaion zerga.
zerga pigouar
Zergadunak bere zerga obligazioa betetzeko ogasunari ordaindu beharreko diru zenbatekoa, kuota, gainordainak, isunak eta interesak biltzen dituena.
zerga zor