Advanced Search
Search Results
11545 total results found
Enpresa batek urtebete baino lehen kontsumitu edo diru bihurtzea espero duen ondasun eta eskubideen multzoa eta haien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten pasiboaren atala.
aktibo korronte
Aktibo korronte.
aktibo zirkulatzaile
Pasibo korronte.
pasibo zirkulatzaile
Enpresa batean bere ustiapen edo jarduerarekin loturiko sarrerak eta gastuak jasotzen dituen kontabilitate-kontua.
ustiapen-kontu
Ustiapen-kontu.
esplotazio-kontu
Enpresak epe luzerako dituen ondasun eta eskubideen multzoa eta horien zenbatekoa; delako ondasun eta eskubideek osatzen duten aktiboko ondare-masa.
aktibo ez-korronte
Enpresa batek epe luzera, urtebetetik gorako epemugarekin, dituen zorren multzoa eta horien zenbatekoa; delako zorrek osatzen duten pasiboko ondare-masa.
pasibo ez-korronte
Aktibo ez-korronte.
aktibo finko
Pasibo ez-korronte.
pasibo finko
Ikusten zuen (ikus adizki sintetikoaren iraganaldi burutugabeko singularreko hirugarren pertsonako forma).
zekusan
Plano konplexuan, abzisen ardatza.
ardatz erreal
Androzentrismoari dagokiona; androzentrismoaren ikuspegitik eratutakoa.
androzentrista
Emakumeen aldean gizona lehenetsi egiten duen pertsona; gauzak gizonaren ikuspegitik ikusten dituena.
androzentrista
Bayes-en teoreman oinarrituta, parametro estatistikoei buruzko aldez aurretiko probabilitateak harturik datuak baliatuz probabilitate haiek berritzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
estatistika bayestar
Bayes-en teoreman oinarrituta, parametro estatistiko ezezagunei buruzko probabilitateetatik abiaturik, haiek eskuratu diren datuen arabera moldatuta eskuratzen diren probabilitateetako bakoit
probabilitate bayestar
Taula edo zutabeak eta errenkadak dituen koadro baten bitartez adierazten dena.
tabular
Taula edo mahai baten itxura duena.
tabular
Karbonoak, gehienetan beste elementu batzuekiko konposatu kimiko eran, naturan nahiz gizakiaren eraginez jarraitzen dituen egoera eta prozesu kimiko nahiz biologikoen multzoa.
karbonoaren ziklo
Antzinako Greziako hirietako plaza, non hiritarrak biltzen ziren.
agora
Delako plazan biltzen zen hiri kontseilua edo hiritarren batzarra.
agora