Advanced Search
Search Results
10565 total results found
Errenkada bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
errenkada-bektore
Zutabe bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.
zutabe-bektore
Zutabe eta errenkada guztietan 1 balioa duen elementu bana, edozein kokapenetan eta beste guztiak 0 direlarik, duen matrize karratua.
permutazio-matrize
Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.
bektoreen matrize
Elementu guztiak 0 diren matrizea.
matrize nulu
Diagonal nagusiko elementuak berdinak eta beste elementu guztiak, diagonaletik alde banatara, 0 diren matrizea.
matrize eskalar
Aldagai independente anitzeko funtzio baten bigarren deribatu guztiak era ordenatuan ematen dituen matrizea.
matrize hessiar
Diagonalaren alde banatara simetrikoki elementu berdinak dituen matrize karratua.
matrize simetriko
Bigarren diagonal.
bigarren mailako diagonal
Diagonal nagusian ez dauden elementuak 0 diren matrize karratua.
matrize diagonal
Diagonal nagusitik gora dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.
matrize behe-triangeluar
Diagonal nagusitik behera dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.
matrize goi-triangeluar
Errenkada- eta zutabe-kopuru ezberdinak dituen matrizea.
matrize errektangeluar
Unitate-matrize.
identitate-matrize
Diagonal nagusiko elementuak 1 eta beste guztiak 0 diren matrize karratua.
unitate-matrize
Bigarren diagonal.
antidiagonal
Bigarren diagonal.
kontradiagonal
Matrize karratu batean, goiko eskuineko izkinatik beheko ezkerreko izkinara doazen elementuen multzoa.
bigarren diagonal
m errenkada eta zutabe bakarra duen matrizea.
zutabe-matrize
Errenkada-matrize.
lerro-matrize