Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Zerbaitetan bat etortzea.
konkordantzia
Zerbaitetan bat ez etortzea.
diskordantzia
Aldagai ordinalen arteko desadostasuna edo aurkako aldakuntza.
diskordantzia
Erabiltzeko moduan dagoenaren nolakotasuna.
erabilgarritasun
Erraz erabili edo maneiatzen denaren nolakotasuna.
erabilgarritasun
Zerbaitetarako erabili daitekeenaren nolakotasuna.
erabilgarritasun
Pertsona batek jabetzan duen zerbait prezio baten trukean eskualdatu.
saldu
Ardatz baten luzeran zehar edo ardatz baten norabide paraleloan gertatzen den desplazamendua.
desplazamendu axial
Generoaren araberako bereizketak egin; pertsonei generoa ezarri.
generizatu
Generizatzea edo generoaren araberako bereizketak egitea.
generizazio
Zerbait jeneralizatu, orokortu edo multzo bateko elementu guztietara zabaltzea.
jeneralizazio
Lurralde jakin batean subiranotza duen eta beraz independentea den erakunde politiko eta juridikoa.
estatu subirano
Begiko erretinaren puntua, nondik nerbio optikoa abiatzen den, fotorrezeptorerik gabea eta beraz argiarekiko sentsibilitaterik ez duena.
puntu itsu
Begiko erretinako zelula, transdukzio izeneko prozesuan jasotzen duen argia seinale elektriko bihurtu eta burmuinera bideratzen duena; delako prozesua bideratzeko beharrezkoa den molekula.
fotorrezeptore
Izaki batzuen artean, hala nola bakterio edo onddo batzuengan, argiarekin sentsikortasuna duen proteina.
fotorrezeptore
Argia seinale elektriko edo bestelako seinale mota batera bihurtzen duen gailua.
fotorrezeptore
Norbaitenganako gorroto, herra edo higuina.
ezinikusi
Merkataritza-ontzi batean, zamaren ardura duen pertsona.
kargazain
Kargazain.
karga-arduradun
Ardi-taldea.
artalde