Advanced Search
Search Results
636 total results found
Direlako balioek banatzen dituzten 100 tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 100garren pertzentila).
pertzentil
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/7= 14.28ko maiztasun edo probabilitateko zazpi tartetan banatzen duten sei balioetako bakoitza.
septil
Direlako balioek banatzen dituzten zazpi tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen septila, ..., zazpigarren septila).
septil
Elementu baten ezaugarri jakin bat zenbaki bidez neurtzen duen datua.
datu kuantitatibo
Elementu baten ezaugarri jakin bat modalitate baten bitartez adierazten duen informazio-zatia.
datu kualitatibo
Edozein batezbesteko nahiz desbideratze estandar dituen banaketa normala.
banaketa normal orokor
Dimentsio anitzeko banaketa normal bati jarraitzen dion zorizko aldagaia.
bektore gausstar
Probabilitate-banaketa batean, mutur banatan probabilitate berdina uzten duen tartea.
tarte karakteristiko
Tarte karakteristiko.
tarte bereizgarri
Jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldeari dagokiona.
begetatibo
Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
aktuario
Aztarna arkeologikoen datuak aztertzen dituen estatistikaren adarra.
arkeometria
Batezbestekoei edo haien arteko aldeari buruzko proba estatistikoa, probarako zenbateslearen lagin-banaketa Student-en t banaketa duena, populazioak normalak eta bariantzak ezezagunak direla.
Student-en t proba
Student-en t proba.
t proba
Bi batezbestekoen arteko aldeari buruzko proba estatistikoa planteatzen duen problema, bi populazioak normalak direla, bariantzak ezezagunekin, baina haiei buruz inongo hipotesirik eman gabe.
Behrens-Fisher-en problema
Behrens-Fisher problemaren soluzio gisa, bi populazio normaletan batezbestekoen arteko aldea kontrastatzeko proba estatistikoa, bi populazioen bariantzei buruzko suposiziorik behar ez duena.
Welch-en t proba