Advanced Search
Search Results
673 total results found
Matematikan aditua den pertsona; matematika ikertu egiten duen pertsona.
matematikari
Kimika arloa aditua den edo ikertzen duen pertsona.
kimikari
Laser-sorta bat igorrita, danbor batean ionizazio bitartez haiek proiektatuz eta ondoren haien gainean tonerra isuriz dokumentu digitalak inprimatzen dituen gailua.
laser-inprimagailu
Beraien irudikapen digitala zehazten duen fitxategi informatiko batetik abiatuz, hiru dimentsiotako objektuak egiten dituen gailua.
3D inprimagailu
Hoditxo batetik tinta-tantak paperera jaurtiz dokumentu digitalak imprimatzen dituen gailua.
tinta-zurrustazko inprimagailu
Berotzen diren orratzen antzeko elementuak paper termosentikor baten gainean mugiaraziz dokumentu digitalak inprimatzeko erabiltzen den gailua.
inprimagailu termiko
Inprimatzeko gailua, bereziki ordenagailu edo beste gailu elektroniko batera konektaturik dokumentu digitalak inprimatzen dituena.
inprimagailu
Buru txiki bat zinta tintadun baten aurka kolparaziz, paperean dokumentu digital bateko karaktereak inprimatzen dituen gailua, karaktere horiek bakoitzari dagokion puntu-matrizeaz irudikatuz.
inprimagailu matrizial
<i>Filicopsida</i> klaseko landarea, hosto pinatu zabalekoa, lorerik eta hazirik gabea, zeinaren espezie arruntena Euskal Herrian ohikoa den eta tradizionalki azpigarri gisa erabili den.
iratze
Arkatz moduko idatz-tresna, feltrozko punta tintadunarekin, margotzeko edo testuak azpimarratzeko erabiltzen dena.
errotuladore
Testu bateko hitzak edo esaldiak kolore argitsu batez markatu, azpimarratu edo nabarmentzeko erabiltzen den punta lodiko markatzaile edo errotuladorea.
markatzaile fluoreszente
Errotuladore.
arkatz markatzaile
Testu bateko hitzak eta esaldiak azpimarratzeko edo nabarmentzeko erabiltzen den errotuladorea.
azpimarratzaile
Liburutegi batean liburu eta beste dokumentuen kudeaketa egin eta erabiltzaileei arreta ematen dien langilea.
liburuzain
CH3OC6H4OH formula duen konposatu organikoa, fenolen multzokoa, dermatologian baliatzen dena.
mekinol
(C6H4NH2)<sub>2 </sub> formula duen substantzia organikoa, odoleko hemoglobina neurtzeko eta papera, larrua eta oihalak tintatzeko erabili izan dena eta izaera kantzerigenoa duena.
bentzidina
Kaleak garbitzea lanbide duen pertsona.
kale-garbitzaile
Kaleak edo bestelako leku publikoak erraztatzen dituen pertsona.
erraztatzaile
Erraztatzen duen makina edo ibilgailua.
erraztagailu
Garbitzen lan egiten duen pertsona.
garbitzaile