Advanced Search
Search Results
11551 total results found
Birikak, diafragma eta kaxa torazikoa estaltzen dituen mintz serosoa.
pleura
Toraxeko hezur-egitura, saihets-hezurrek, toraxeko ornoek eta bularrezurrak osaturikoa.
kaxa toraziko
Kaxa toraziko.
bular-kaiola
Gorputzeko barrunbe batzuk biltzen dituen mintza, seruma jariatzen duena, hala nola pleura, peritoneo eta prikardioa gizakiaren kasuan.
mintz seroso
Mintz seroso.
serosa
Bularra eta bihotza babesten duen hezur luzea, toraxean goitik behera luzatzen dena.
bularrezur
Bereziki enbrioian berezitu gabe aurkitzen diren zeluletako bakoitza, helduaroko gorputzean ere badaudenak, zelulak berritzeko helburu dutenak.
zelula ama
Odoleko zelula, oxigenoa zeluletara eraman eta haietatik karbono dioxidoa jasotzeko funtzioa duena.
globulu gorri
Oxigeno zeluletara eraman eta haietatik karbono dioxidoa jasotzeko funtzioa betetzen duen odoleko zelula.
eritrozito
Globulu gorri.
hematie
Odolean behar edo komeni den globulu gorri kopuru txikiagoa eta horrek dakarren nahasmendua.
anemia
Erreakzio kimiko bateko gaien arteko erlazio estekiometriko zehatza, gai horiek guztiz kontsumitzen dituena.
baliokidetza-puntu
Erreakzio kimiko bateko erreaktibo eta produktuen arteko erlazio kuantitatiboa.
estekiometria
Delako erlazioarekin loturiko kalkulua.
estekiometria
Estekiometriari edo erreakzio bateko erreaktibo eta produktuen arteko erlazio kuantitatiboari dagokiona.
estekiometriko
Erlazio estekiometrikoaren, hots, erreakzio kimiko bateko erreaktibo eta produktuen arteko erlazio kuantitatibo zehatzaren arabera.
estekiometrikoki
Disoluzio batean, disoluzio-litro bakoitzeko dagoen solutuaren mol kopurua.
molartasun
Molartasun.
molaritate
Molartasun.
kontzentrazio molar
Karbono osagai gisa duten substantzia kimikoak aztertzen dituen kimikaren adarra.
kimika organiko