Advanced Search
Search Results
10565 total results found
Errenkada bat eta <i>n</i> zutabe dituen matrizea.
errenkada-matrize
Errenkada eta zutabe kopuru berdinak dituen matrizea.
matrize karratu
Determinantea 0 ez duen eta horrenbestez alderantzikagarria den matrize karratua.
matrize erregular
Ekuazio linealen sistema batean, sistemako aldagaien koefizienteak, gai independenterik gabe, jasotzen dituen matrizea.
koefiziente-matrize
Ekuazio linealen sistema batean, ezezagunen koefizienteak eta gai konstantea biltzen dituen matrizea.
matrize zabaldu
Matrize jakin bati dagokion aplikazio lineala bektore jakin bati aplikatuz, bektore horren magnitudea, baina ez bere norabidea, aldatzen duen eskalarra.
balio propio
Matrize eta determinante bati buruz, errenkada eta zutabe mailak berdinak dituzten elementuen multzoa.
diagonal nagusi
Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.
matrize
Matrize adjuntu.
adjuntuen matrize
Ardoak eragiten duen beldur iraunkor irrazional eta patologikoa.
enofobia
Alderantzizko matrizea eta matrize iraulia berdinak dituen matrize karratua.
matrize ortogonal
Matrize batean, elementu guztiak 0 dituen errenkada.
zero errenkada
Ikaslearen parte-hartze aktiboaren bitartez garatzen den ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, praktika landuz edota ideien sorrera eta eztabaidak sustatuz, banaka eta taldeka.
ikaskuntza parte-hartzaile
Errenkada orotan diagonal nagusiko elementuaren balioa absolutua errenkada horretako beste elementuen balio absolutuen batura baino handiagoa edo berdina den matrize karratua.
matrize diagonalean menderatzaile
Zeroak baino ez dituzten errenkadak behealdean izatearekin batera, beste errenkadetan zero ez den lehen elementua, pibote izenekoa, goiko errenkadetan baino eskuinerago dagoen matrizea.
matrize mailakatu
Pibote guztiak 1 diren eta piboteko zutabeetan pibotea ezin beste elementu guztiak 0 diren matrize mailakatua.
matrize mailakatu murriztu
Dimentsio edo ordena bereko bektore zenbait harturik, haiekin binaka eta era ordenatuan egindako biderketa eskalarraz kalkulatzen diren elementuak dituen matrizea.
Gram-en matrize
Ekuazio linealetako sistemak ebazteko metodoa, matrize zabaldua matrize mailakatu bihurtzean datzana.
Gauss-en ezabapen-metodo
Koefiziente-matrizea triangeluarra den ekuazio linealetako sistema, ordezkapen progresiboaz edo erregresiboaz ebatzi daitekeena.
sistema triangeluar
Ekuazioen eta ezezagunen kopuru berdinak dituen ekuazio linealetako sistema ebazteko erregela, koefiziente-matrize nulua ez delarik, determinanteen arteko zatiketaz garatzen dena.
Cramer-en erregela
Oharra: Gabriel Cramer (1704-1752) suitzar matematikariaren oroimenez.