Advanced Search
Search Results
13893 total results found
Partikularzki, zelula eta ehunen arteko espazioa betetzen duena.
interstizial
Kristau elizetan bataioaren errituan handik ura hartu eta bataiatu behar den pertsonaren gainetik isurtzeko erabiltzen den harri biribil ahurra.
ponte
Besarkatu edo biltzearen ondorioa; zerbaitek besarkatu edo hartzen duen norainokotasun edo zenbaterainokotasuna.
besarkadura
Hizkuntza-elementu batek beste elementu batzuk bildu edo haiei erreferentzia egin edo eragitea.
besarkadura
Beste pieza bat besarkatu edo inguratuta, hura eutsi, finkatu edo beste pieza batzuei lotzeko erabiltzen den pieza.
besarkagailu
Besarkatu edo norbereganatzeko modukoa.
besarkagarri
Adarra jo edo iseka egiten duena.
adarjole
Besteei adarra jo eta iseka egiteko joera duena.
adarjotzaile
Adarra edo kideko musika-tresna jotzen duena.
adar-jole
Adar-jole.
adar-jotzaile
Adarrak edo kideko soinu-tresnak ateratzen duen hotsa.
adar-hots
Oreka eta mugimendua hauteman eta kontrolatzeko funtzioa duten organoen multzoa, barne belarrian kokatua.
bestibulu-aparatu
Sudurrean dauden irekigune bietako bakoitza.
sudur-zulo
Sudur-hobi.
sudur-barrunbe
Sudurraren barnealdeko barrunbeetako bakoitza, sudur-trenkadak bereizten dituena.
sudur-hobi
Sudurreko barrunbeetako bakoitza.
sudur-zulo
Sudur-hobiko kanpoko zatia; sudur-zuloetarako sarrera.
sudur-bestibulu
Sudur-zulo.
surzilo
Jantziak egiterakoan oihalean besapeen aldean egiten den irekidura, jantzia gorputzera moldatzeko.
muxarradura
Sudur-barrunbe biak bereizten dituen hezur eta kartilagozko pareta, goitik behera luzatzen dena.
sudur-trenkada