Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Bi gauza edo gehiago bereizi edo desberdintzeko ekintza eta horren ondorioa.
bereizketa
Pertsona edo taldeei tratu desberdina ematea, bereziki haiek gutxietsiz, baztertuz edo aukera gutxiago eskainiz.
bereizketa
Gauzak beraien artean sailkatu edo banatzea.
bereizketa
Mapa batean marrazten diren lerro horizontal eta bertikalen multzoa, hurrenez hurren latitudea eta longitudea adierazten dutenak.
gratikula
Ikusgailu batzuetako bisorean dagoen lerroen multzoa.
gratikula
Begiari dagokiona, begikoa edo begiz egiten dena.
okular
Ikusgailuetan objektiboak sortzen duen irudia gizakiaren begiz ikus ahal izateko jartzen den leiarra edo leiar multzoa.
okular
Newton-en binomioaren hedapenean, koefiziente binomialetako bakoitza.
zenbaki konbinatorio
Binomiokoa, binomio bati dagokiona.
binomial
Gai bakarreko polinomioa; adibidez 4x.
monomio
Bi gaiko polinomioa; adibidez 4x-2y.
binomio
Hiru gaiko polinomioa; adibidez, 2x+5y-4z.
trinomio
Lau gaiko polinomioa.
koadrinomio
Lau gai dituen polinomioa.
tetranomio
Bost gaiko polinomioa.
kintimonio
Bost gai dituen polinomioa.
pentanomio
Herrialde batean atzerritik inportatu eta atzerrira esportatu egiten diren produktuei ezartzen zaien zerga.
muga-zerga
Aurrera egin edo garatzeko ahalmena.
potentzialitate
Heterosexualitatea sexu-orientazio bakartzat hartzen duen araua, heterosexualak ez diren pertsonak bereiziz edo diskriminatuz; arau hori sustatu edo inposatzen duen ideologia.
heteroarau
Norbaiti gaizki egin nahiaren sentimendu bizia.
gorroto