Advanced Search
Search Results
7611 total results found
Emakumea, sexu femeninoko gizakia.
emazteki
Nafarroa Behereako zati handi batean eta Nafarroa Garaiko herri zenbaitetan mintzatzen den euskalkia.
behe-nafarrera
Birformulazio batean, birformulatu (zehaztu, azaldu, berradierazi,...) nahi den gaia.
birformulakizun
Lurzoruaren propietate fisiko eta kimikoak ikertzen dituen jakintza-arloa, bereziki izaki bizidunen habitata den aldetik.
edafologia
Bereizi ohi den lidergoetako mota bat, non liderrak erabakiak bere kabuz hartu eta aginduak ematen dituen, lan talde osoaren kontrola hartuz.
lidergo autoritario
Legebiltzar edo kideko erakunde politiko batean egiten dituen bilkuretan egiten diren hitzaldiak jasotzen dituen agiria.
bilkura-egunkari
Ziberjazarpen edo komunikazio digitalak baliatuz beste pertsona baten aurkako eraso eta abusuen segida iraunkorra egiten duena.
ziberjazarle
Komunikazio-teknologia digitalen bitartez beste pertsona baten aurka egindako jazarpena edo eraso eta abusuen segida iraunkorra.
ziberjazarpen
Gizakiak eraldatu ez duen espazio geografikoa, elementu fisikoak nahiz biologikoak biltzen dituena.
paisaia natural
Xafla zabala duen zerra, eskutoki bakarrekoa eta zurezko pieza lodiak mozteko erabiltzen dena.
zerrote
Eskuzko lanabesa, altzairuzko punta gogorrekoa, mailu-kolpe baten bidez pieza metaliko batean zulatu beharreko puntua seinalatu eta barautsa ez irristatzeko zulotxoa egiteko erabiltzen dena.
granete
Punta zorrotz eta gogorra duen lanabes metaliko luzea, gainazal metaliko batean marraztatzeko erabiltzen dena.
punta marrazle
Euskaraz ulertu baina mintzatzeko gai ez den pertsona.
euskaldun hartzaile
Ogasunaren eta estatuko beste organismoen kontroletik kanpo jartzen den dirua, zerga-iruzurra egiteko edota horren legez kanpoko jatorria ezkutatzeko.
diru beltz
Buru biribila duen mailua, metalezko xaflei forma eman, pieza metalikoak doitu, errematxatu edota orokorrean metalgintzan kolpe doiak emateko erabiltzen dena.
mailu burubiribil
Irudiaren kredituak: Securiger- Commons
Tresna bati eskuz heltzeko atala.
eskutoki
Zerbaiti eskuz heltzeko atala.
eskuleku
Eskuak jarri eta gidatzeko erabiltzen den bizikletaren atala.
eskuleku
Pilota jokoan, xistera edo zestaren atala, hura eskuz maneiatzeko erabiltzen dena.
eskuleku
Goldea eskuz maiatzeko atala.
eskuleku