Advanced Search
Search Results
11622 total results found
Kare edo kaltzio karbonato eta gatz kopuru txikiak dituen ura, horren ondorioz etxeko nahiz industriako erabilerarako egokia dena..
ur bigun
Kaltzio karbonato eta gatz kopuru handiak dituen ura, horregatik etxean eta industrian erabiltzeko desegokia dena.
ur gogor
Euritik zuzenean datorren ura.
euri-ur
Katioirik eta anioirik gabeko ura, ur destilatutik gertukoa baina hark ez bezala elementu neutroak izan ditzakeena..
ur desionizatu
Mikroorganismo edo agente patogenorik gabeko ura.
ur esterilizatu
Naturan geldirik dagoen ura.
ur hil
Naturan berez jariatzen den ura; ur korronteduna.
ur bizi
Gorabehera handiko itsasaldi edo marea, berezi ekinokzio garaietan gertatzen dena.
ur bizi
Gorabehera txikiko itsasaldi edo marea.
ur hil
Disoluzio batean solutua kristalizatuta geratzen den likidoa.
ur ama
Hondakinak jasotzen dituzten ur kutsatuak.
hondakin-ur
Gizakiak bere jardueretan erabilita saneamendu-sare edo estolderia-sistema batean jasotako ur kutsatua.
ur beltz
Gizakien gorotzak jasotzen dituztenur kutsatuak.
ur fekal
Elurra ari duenean osatu eta lurrera jausten den izotz-kristal multzo bereizietako bakoitza.
elur-maluta
Gauza hutsal edo ezertarako balio ez duena.
ur erre
Lurraren sakon-sakonetik ateratzen den ura, gehienetan fenomeno bolkanikoekin loturik.
ur berri
Korronte bati jarraiki mugitzen ez den ura.
ur geldi
Ur-laster bateko gune jakin batean dagoen korronterik gabeko lekua.
ur geldi
Substantzia edo disoluzio bati, hura nahasteko disolbatzaile izeneko substantzia isurkaria bota.
diluitu
Pertsona bat engainatuz edo nahasaraziz haren lepotik iseka edo barre egiteko jokaera.
adarjotze