Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Grabitaziozko interakzioa transmititzen duen oinarrizko partikula.
grabitoi
Materia osatzen duten partikulen artean eta ezaguna denaren arabera, osagai txikiagoak ez dituena.
oinarrizko partikula
Prunus spinosa zuhaixkaren fruitu txiki biribila, kolore ilunekoa, patxarana egiteko erabiltzen dena.
basaran
Anisean basaranak mazeratuz lortzen den edari bizi edo likorea.
patxaran
Opari hitzaren txikigarria.
oparitxo
Kortesia, esker ona edo omena erakusteko opari edo esku-erakutsia.
oparitxo
Zezenketetan eta Euskal Herrian kalejira eta beste jai ekitaldi batzuetan jendaurrean zaldi gainean agertuz zuzendari lanak egiten dituen pertsona.
aguaziltxo
Gudari oinezkoa.
infante
Tronuaren oinordekoak ez diren errege baten semeetako bakoitza.
infante
Norbait tronuan jartzea eta monarka gisa aitortzea.
tronurapen
Mendi bateko aldatsa.
mendi-mazela
Jolaskide baten edo batzuen interakzioan oinarritzen den jolaserako aplikazio informatikoa, bideokontsola edo pantaila batean garatzen dena.
bideojoko
Pantaila bati konekatuta edo pantaila bat integraturik duela, aginte batzuen bitartez bideojokoetan jolasteko gailu elektronikoa.
bideokontsola
Toki bateko batez besteko tenperaturen aldakortasun txikia, bereziki ekuatorearen inguruan gertatzen dena.
isotermia
Latifundio edo lursail handien jabea.
latifundista
Minifundio edo lursail txiki baten jabea den pertsona.
minifundista
Gizakiak urbanizazioaren, nekazaritzaren edo bestelako jardueren ondorioz eraldatutako ingurune fisikoa.
paisaia antropiko
Baso izandako eremua zuhaitzik gabe geratzea, fenomeno naturalek edo gizakiak eraginda.
basogabetze
Zerbaitek ematen edo islatzen duen bizitasun handiko argia.
dirdira
Argi bizia.
dirdai