Advanced Search
Search Results
11639 total results found
Upel elektrolitiko.
gelaxka elektrolitiko
Zilar puru edo garbia, zilarra osagai den beste konposatu edo mineraletatik kimikoki erauzia.
zilar metaliko
Norbaiti buruz, haren aitaren edo amaren anaia edo arrebaren semea edo alaba, partikularki semea.
lehengusu
Norbaiti buruz, haren aitaren edo amaren anaia edo arrebaren alaba.
lehengusina
Nekazaritza eta abeltzaintza produktuen esportazioa, hots, produktu haien atzerrirako salmenta.
agroesportazio
Animaliei buruz, haiek mantsotu eta etxekotzea.
heziera
Pertsonei buruz, hezteko modua eta horren emaitza.
heziera
Euskaraz dakien eta komunikatzen den pertsona.
euskaldun
Kantatzeko modu eta estiloa.
kantakera
Aurretik ezaguna den informazioa edo albisteak azaletik edo gainetik aipatzea.
errepaso
Aurretik ikasitakoaren ikasketa arina, ikasitakoa gogora ekarri eta oroimenean finkatzeko.
errepaso
Gainetik egiten den ikuskapena, gauzak behar bezala egin diren egiaztatzeko.
errepaso
Norbaiti edo zerbaiti egindako kritika zorrotza.
errepaso
Ikasitako guztiaren ikasketa azkarra eta arina egin, oroimenean finkatze aldera.
errepasatu
Egindako lan bati akabera egokia eman.
errepasatu
Aurretik ezaguna dena gainetik berriz ere aipatu edo azaldu.
errepasatu
Edozein arazoren aurrean, baita txikienekin ere, larritu edo estutu.
titare batean ito
Titare batean ito.
titarekada bat uretan ito
Sekulako balentriak edo lorpenak egin.
marka guztiak hautsi
Jokabide desegokia edo okerra izaten duen pertsona edo erakunde bati buruz, inoiz baino okerrago jokatu.
marka guztiak hautsi