Advanced Search
Search Results
10580 total results found
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea, munduko herrialde aurreratuenek osatzen duten elkartea, politika ekonomiko eta sozialen azterketan eta kontsultan diharduena.
ELGA
Legitimoa, hots, bidezkoa edo legezkoa, denaren nolakotasuna.
legitimotasun
Megabyte, digitalki kodetutako informazioaren tamaina-unitatea, milioi bat byteren baliokidea.
MB
Nazioarteko Diru Funtsa, nazioarteko erakunde finantzarioa.
NDF
Harreman ekonomikoak, politikoak, sozialak eta kulturalak mundu osora zabaltzen diren fenomenoa.
mundializazio
Bezero potentzialen artean banatutako katalogo inprimatu batean agertzen diren produktuak saltzeko merkaturatze-modalitatea, zeinetan erosketa posta, telefono edo internet bidez burutzen den.
katalogo bidezko salmenta
Produktuen eskaintza posta bidez helarazten den eta horien erosketa ere posta bidez egiten den salmenta-modalitatea.
posta bidezko salmenta
Kontabilitate-aldi batean izandako diru sarrerak ken gastuak, interesak, amortizazioak eta zergak.
irabazi garbi
Eremu batean bizi diren izaki bizidun guztien materia kantitatea.
biomasa
Energia-iturri gisa erabil daitekeen materia organikoa.
biomasa
Jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldeari dagokiona.
begetatibo
XXI. mendearen hasieratik Irango Islamiar Errepublikak, Irakek, Siriako Arabiar Errepiblikak, Hezbolak, Hamasek eta milizia eta talde batzuek osaturiko aliantza politiko eta militarra.
Erresistentziaren Ardatz
Gaxotasun baten sintoma larrienak gertatzen diren aldia.
fase akutu
Enpresak batek bertako langileen soldatak ordaintzeko eta horrekin loturiko obligazioak betetzeko hileko egun batzuetan zehar garatu behar dituen ekintza guztiak biltzen dituen prozesua.
nomina-ziklo
Pertsonen jokabide etikoari buruzko hausnarketa eta argudiaketa.
arrazoi praktiko
Arrazoi praktiko.
arrazoimen praktiko
Urdailera iritsi diren elikagaien masa eta urdaileko azidoak hestegorrira igotzea.
errefluxu
Mareak behera egiten duenean gertatzen den ur-mugimendua.
errefluxu
Balio Erantsi Gordin.
BEGd
Estatu bat egituratzen duten erakundeen multzoa, erakunde horiek beraien artean eta hiritarrekin dituzten harremanekin batera, hala nola askatasun politikoak eta hauteskunde-sistema.
sistema politiko