Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Belarriaren barneko mintza, hots-uhinak jaso eta ondoko hezurtxoei transmititzen dizkiena.
tinpano
Frontoi batean, taulamenduaren eta erlaitzaren arteko zatia; arku batean, ateburuaren eta arkuaren arteko espazioa.
tinpano
Panderoaren antzeko danborra.
tinpano
Hutsa, hobena edo delitua egin duenari zentzatzeko asmoarekin inposatzen zaion kaltea.
zigor
Arazoak eta nekeak sorrarazten dituen gauza.
zigor
Delituei eta horiei ezartzen zaizkien zigorrei buruzkoa.
zigor
Zigortzeko makila edo horren antzekoa.
zigor
Makila luzea.
zigor
Naturaz gaindiko izaki beldurgarria, gehienetan hildako pertsona baten arimatzat hartzen dena.
mamu
Asaldatzen duen oroitzapena; gogamenean finkatuta, asaldatzen duen funtsik gabeko arrisku edo mehatxua.
mamu
Iturri baten sorburua.
iturbegi
Magnitude edo maila batean gertatzen den gorabehera.
fluktuazio
Pertsona maltzurra; engainatzen erraza ez den pertsona.
zakur zahar
Zerbait edo norbait espiritual bihurtzea.
espiritualizazio
Langabezian edo lanik gabe dagoen biztanle kopurua.
biztanleria langabe
Enoresa edo beste erakunde ekonomiko batean, ondarearen elementuen erregistro zehatza egiteko prozesua.
inbentarizazio
Arlo kultural edo sozialean, ondare bat osatzen duten elementu material edo immaterialen zerrenda xehetua egitea.
inbentarizazio
Enpresa edo beste erakunde baten ondarea eta jarduera ekonomikoa kontabilitate-liburuetan erregistratzeko jarduera.
liburu-eramailetza
Zerbait osatzen duten elementu edo kopuru batzuk zerrendatzen dituen agiria.
egoera-orri
Kontabilitatean, enpresaren jardunaren une jakin bateran haren alderdi baten egoera zehatza laburki azaltzen duten agirietako bakoitza.
egoera-orri