Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Agure edo pertsona zaharrak bertan bizi eta zaintzen diren etxea.
zaharren egoitza
Arian dagoen zerbait gelditzea; gelditze horren ondorioa.
etendura
Zerbait eten edo haustea eta horren ondorioa.
etendura
Hernia.
etendura
Funtzio baten ez-jarraututasuna puntu jakin batean.
etendura
Unibertsitateek bi jakintza-arlo osagarri bateratuz eskaintzen duten ikasketa-multzoa eta horri dagokion titulazioa.
gradu bikoitz
Zaharren egoitza.
zahar-egoitza
Esfera politikoan hadabideetan eta sare sozialetan masiboki hedatzen diren bideoen ekoizpena eta zabalkuntza.
bideopolitika
Hari, soka, kable eta antzekoei buruz muturretatik tiraka eginez, haiek zurrundu eta finkatu.
tenkatu
Suak igortzen dituen partikula gorietako bakoitza.
txinparta
Disoluzio batean gai solido bat sortu, erreakzio kimiko edo prozesu fisiko baten ondorioz.
hauspeatu
Disoluzio batean erreakzio kimiko edo prozesu fisiko baten ondorioz sortzen den gai solidoa.
hauspeakin
Arazo edo auzi bati bukaera emateko moldea.
soluzio
Problema matematiko baten ebazpena; ebazpen horren azken emaitza.
soluzio
Arazo bat konpondu edo problema bat ebatzi eta soluziora heltzeko garatu beharreko prozesua.
soluziobide
Bi likidoren nahasketa.
soluzio
Bi substantzia kimikoren nahasketa homogeneoa, haietako bat likidoa izanik.
disoluzio
Desegitea, deuseztatzea.
disoluzio
Enpresa batean, ekoizten diren produktu eta zerbitzuen kostuei buruzko informazioa bildu, aurrekontuak egin eta haiek kontrolatzeko informazio-sistema; delako sistemari loturiko jarduerak eta
kostuen kontabilitate
Nahasturiko pertsona asko eta informazio itzela duen auzi judiziala.
makrokausa