Advanced Search
Search Results
1756 total results found
Etxeetan janariak gordetzeko lekua.
janaritegi
Estatuak demarkazio jakin bat gobernatzeko izendatzen duen pertsona.
gobernatzaile
Gobernuak eskualde edo hiri bat gobernatzeko izendatzen duen pertsona.
gobernari
Agintaritza nagusi batek eskualde bat gobernatzeko hautatzen duen pertsona.
gobernadore
Bat edo gehiago, baina denera kopuru txikia.
baten bat
Kopuru txiki zehazgabea.
bat edo bat
Zerbait beste zerbait heltzen den mailaren arabera izango dela adierazteko.
neurrian
Gehiegikeriarik gabe, neurritasunez.
neurrian
Behar den neurrian, gehiegikeriara heldu gabe.
neurriz
Zerbait edo norbait bere kidekoak baino hobea edo gehiago dela adierazi edo erakutsi.
handietsi
Norbait edo zerbait bere kidekoen gainetik jarri, hobea edo gehiago dela adieraziz.
goretsi
Denboran zehar izaten diren gertaerei eta jardunei buruz, aldi batetik bestera denbora-tarte gutxi gorabehera erregularra igarotzen dela.
tarteka
Etxe bateko kanpoko horma.
etxe-aurre
Arreta pizten ez duena; sumatzen ez dena.
ustekabeko
Biderkaketa batean, biderkatu egiten diren zenbaki edo adierazpen matematikoetako bakoitza.
biderkagai
Besteengandik jasotakoa sinetsi ez eta zalantzan jartzeko joera duena.
sinesgogor
Pertsonez mintzatuz, besteengandik jasotakoa nekez sinesten duena.
sinesgaitz
Larruazalean edo ilean egiten den ukipen samurra, plazera eman edo maitasuna adierazteko.
fereka
Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
perpendikular
Zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
elkarzut