Advanced Search
Search Results
13476 total results found
Doktore-tesia egiten ari den pertsona.
doktoregai
Gizakiak eraldatutako eremu bat berriz ere eremu natural bihurtzeko prozesua, landarediaren eta faunaren habitat izan dadin.
birnaturalizazio
Belarriaren kanpoko eta barneko presioak berdintzeko funtzioa duen belarri barneko tutu itxurako egitura.
Eustakioren tronpa
Burmuineko odol-hodiei dagokiena.
zerebrobaskular
Gorputzeko zuntz uzkurkorren multzoa, mugimendua eragiten duena.
muskulu
Neuronen funtzionalitatea kaltetu egiten dituena.
neurodegeneratibo
Hormonei dagokiena.
endokrino
Hormonak jariatzen dituzten gorputzeko organoen multzoa.
sistema endokrino
Hormonak jariatzen dituzten organoetako bakoitza.
guruin endokrino
Funtzio zehatzekin substantzia jakinak jariatzen dituzten organoetako bakoitza.
guruin
Argia jaso eta seinale kimiko edo elektriko bihurtzen duen begi-globoaren barruko ehuna.
erretina
Proposizio, informazio eta datu batzuetatik ondorio edo konklusioak atera.
inferitu
Premisa batzuetatik logikaz erabiliz ondorioak ateratzeko prozesua eta teknika.
inferentzia
Probabilitatea eta bestelako tresna matematikoak erabiliz, lagin bateko datuetatik populazio oso baten ezaugarriei buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
inferentzia estatistiko
Inferentzia estatistiko.
estatistika inferentzial
Inferentzia edo informazio batetik konklusioak ateratzeko prozesuari dagokiona.
inferentzial
Metodo eta teknika zientifikoetan oinarritzen ez den itxurazko jakintza faltsua.
sasizientzia
Sasizientzia.
sasi-zientzia
Oxigenoa biriketatik organismoko bazter guztietara garraiatzeko funtzioa duen odoleko proteina.
hemoglobina
Birikak, diafragma eta kaxa torazikoa estaltzen dituen mintz serosoa.
pleura