Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Pertsona bati zerbitzu bat jaso, beste batzuekin bildu edo izapideak egiteko esleitu zaizkion edo harekin adostutako data, ordua eta tokia.
hitzordu
Pertsona bati emandako kolpe segida.
jipoi
Lehia edo norgehiagoka batean, aurkariak alde handiz garaitzea.
jipoi
Lanerako zamarra.
jipoi
Musulmanek Erdi Aroan mendean hartu zutenetik Iberiar Penintsulari ematen dioten izena.
Al-Andalus
Hizkuntza nagusi baten eraginpean minoritario edo gutxitu bilakatu den hizkuntza.
hizkuntza minorizatu
Espektro ikusgaiko uhin luzera txikiena baino txikiagoak diren partikulak ikusteko mikroskopioa, argiaren dispertsioaren fenomenoan oinarritzen dena.
ultramikroskopio
Konposatu kimiko makromolekularra, monomero izeneko molekula berdina behin eta berriz lotuz eratzen dena.
polimero
Aplikazio informatiko edo sistema eragile batean, une jakin batean erabiltzaileak ataza bat nola egin adierazteko zabaltzen den leihoa, botoi eta menuekin.
elkarrizketa-koadro
Polimeroak eratzeko prozesua, monomero izeneko molekula sinpleak lotuz.
polimerizazio
Monomero mota bi edo gehiago elkarrekin lotuz eratzen den polimeroa.
kopolimero
Kopolimeroak eratzeko prozesua, monomero mota bi edo gehiago elkarrekin lotuz.
kopolimerizazio
Lagin-tamainatik abiaturik histograma eratzeko tarte kopuru egoki bat ematen duen formula (Herbert Sturges, 1926).
Sturges-en erregela
Zelulosatik ekoizten den plastikozko gaia, gehienetan xingola eran, pelikula fotografiko eta zinematografiko gisa erabiltzen dena.
zeluloide
Delako pelikula.
zeluloide
Euskal emakume-izena.
Xuhare
Isurkari edo likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, Lurrean oso ugaria, itsasoak, aintzirak eta ibaiak osatuz eta bizitzarako osagai funtsezkoa dena.
ur
Bi atomo hidrogenoz eta atomo bat oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa.
ur
Urez osaturiko eremua.
ur
Fruitu edo landare batetik ateratako zukua.
ur