Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Behin eta berriz estimulu bat jasotzearen edo gai edo substantzia bat hartzearen ondorioz, subjektu batek normala den baino erreakzio biziagoa pairatzea.
sentsibilizazio
Sentsibilizazio.
sentsibilizatze
Itsasoaren sargunea malda handiko antzinako glaziar haran batean.
fiordo
Perimetro osoan zehar urez inguratuta dagoen lur eremua.
uharte
Alde guztietatik urez inguratutako lur eremua.
irla
Zenbaki konplexu baten <i>z=a+bi</i> adierazpena, non <i>a</i> zati erreala eta <i>b</i> zati irudikaria den.
adierazpen binomiko
Adierazpen binomiko.
forma binomiko
Adierazpen binomiko.
idazkera binomiko
Zenbaki konplexu bat geometrikoki irudikatzen duen plano kartesirra, non ardatz horizontalak zati erreala duen, eta ardatz bertikalak zati irudikaria.
plano konplexu
Bi plaka litosferikok bat egiten duten gunea.
plaka-ertz
Litosfera zatiturik dagoen zatietako bakoitza, Lurraren barnealdea baino zurrunagoa eta hango bero-korronteen eraginez higitu egiten dena.
plaka litosferiko
Plaka-tektonika teoriaren arabera, lurrazala banaturik dagoen eta higitzen diren zatietako bakoitza.
plaka tektoniko
Zenbaki konplexu batez mintzatuz, unitate irudikariaren bidertzen ez den gaia, zenbaki erreala dena.
zati erreal
Zenbaki konplexu batez mintzatuz, unitate irudikariak bera bidertzen duen zenbakiaren batera osatzen duen zatia edo atala.
zati irudikari
Binomioari dagokiona; binomioaren eran adierazia.
binomiko
Behealdea kenduta zirkunferentzia-arku batez inguratua dagoen a karakterearen forma duen ikurra, helbide elektronikoetan domeinuaren izena eta erabiltzailearen izena bereizteko erabilia.
a bildu
Zutabe baten kapitelaren gainean jartzen den prisma formako pieza.
abako
Ordenagailu pertsonal eta kideko gailu informatikoez eta haietarako aplikazioez aritzen den jakintza- eta jarduera-arloa.
mikroinformatika
Karpeta uztaidun lodia, maiz bere neurriko kaxan sartzen dena, non uztaiak palankaz ireki eta itxi egiten diren, haietan zulatutako dokumentuak alfabetikoki edo beste era batera sailkatzeko.
AZ artxibagailu
Agiriak eta dokumentuak denbora luzean gordetzeko kutxa, gehienetan kartoizkoa, bizkarrean eduki-mota idazteko leku berezia izaten duena.
behin betiko artxibo-kutxa