Advanced Search
Search Results
13485 total results found
Zerbait sortzen den kausa, faktore, elementu edo gunea.
sorburu
Iturburu, ura lurrazpitik azaleratzen den gunea.
urburu
Lurrazpian pilatutako ur geruza edo bolumena.
ur freatiko
Euritik zuzenean datorren ura.
euri-ur
Uraren pareko konposatu kimikoa, uraren bi hidrogeno atomoen ordez, bi deuterio isotopo dituena.
ur astun
Katioirik eta anioirik gabeko ura, ur destilatutik gertukoa baina hark ez bezala elementu neutroak izan ditzakeena..
ur desionizatu
Destilatuta, hots, lurrundu eta hoztu ondoren kondentsaturik, bere barnean zeuden substantzia kimiko eta patogeno ia guztiak ezabatu diren ura.
ur destilatu
Mikroorganismo edo agente patogenorik gabeko ura.
ur esterilizatu
Naturan berez jariatzen den ura; ur korronteduna.
ur bizi
Gorabehera handiko itsasaldi edo marea, berezi ekinokzio garaietan gertatzen dena.
ur bizi
Naturan geldirik dagoen ura.
ur hil
Gorabehera txikiko itsasaldi edo marea.
ur hil
Bere barruan disolbaturik mineralak dituen ura, bereziki balio terapeutikoa duena.
ur mineral
Disoluzio batean solutua kristalizatuta geratzen den likidoa.
ur ama
Gizakiak bere jardueretan erabilita saneamendu-sare edo estolderia-sistema batean jasotako ur kutsatua.
ur beltz
Gizakien gorotzak jasotzen dituztenur kutsatuak.
ur fekal
Hondakinak jasotzen dituzten ur kutsatuak.
hondakin-ur
Elurra ari duenean osatu eta lurrera jausten den izotz-kristal multzo bereizietako bakoitza.
elur-maluta
Gauza hutsal edo ezertarako balio ez duena.
ur erre
Lurraren sakon-sakonetik ateratzen den ura, gehienetan fenomeno bolkanikoekin loturik.
ur berri