Advanced Search
Search Results
11660 total results found
Ezezaguna berreketa bateko berretzaile gisa duen ekuazioa, oinarri konstantearekin.
ekuazio esponentzial
Ezezaguna logaritmo bateko oinarri edo argumentu gisa duen ekuazioa.
ekuazio logaritmiko
NaCl formula duen konposatu kimikoa, gatz arruntaren osagai nagusia dena.
sodio kloruro
Elikagaietan eta sukaldaritzan erabili ohi den gatza, sodio kloruroa osagai nagusi duena.
gatz arrunt
Gas koloregabea, bi oxigeno atomok eta karbono atomo batek osaturikoa, arnasketaren, organismo bizidunen deskonposaketaren eta errekuntzaren ondorioz sortzen dena.
karbono dioxido
Karbono dioxido.
anhidrido karboniko
Konposatu kimiko bat uretan disolbatuz lortzen den disoluzio kimikoa.
ur-disoluzio
Uretan edo oso gune hezeetan, hala nola aintzira, putzu eta urmaeletan, hazten den landarea.
ur-landare
Gorputz barruko barrunbe edo organoak esploratzeko aho, uzkitik edo beste sarrera batetik sarturik erabiltzen den zunda gisako gailu luze, estu eta malgua, leiar, kamara eta argiz hornitua.
endoskopio
Digestio-hodia bukatzen den irekigunea, gorotzak kanporatzeko funtzioa duena.
uzki
Delako irekigunearen ingurua.
uzki
Uzkia eta horren ingurunea.
ipurdi
Plater, botila eta beste ontzien azpiko aldea.
ipurdi
Aulki eta kidekoetan, esertzeko gunea.
ipurdi
Eskopeta eta kidekoetan, zurezko atzeko atalan, sorbaldan bermatzen dena.
ipurdi
Giza enborraren atzeko eta beheko aldea, izterren gainean, ipurmasail izeneko alde mamitsu bik osaturikoa, esertzeko euskarri gisa erabiltzen dena.
ipurdi
Su egiteko tresna txikia, janaria berotzeko erabiltzen dena.
su txiki
Irristatzeko tresna edo tresna horren atala, gurpilak ere izan ditzakeena.
irristailu
Tronboi eta kideko musika tresnetan, nota aldatzeko atzera eta aurrera mugitzen den pieza.
irristailu
Ezezaguna polinomioen zatiketa bateko izendatzailean duen ekuazioa.
ekuazio arrazional