Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Informazioa bitez bit transmititzen duen ataka, sarrera-kanal bakarrekoa.
serieko ataka
Matematika-eragiketa batek ematen duen azken ondorioa.
emaitza
Kirol-lehiaketa bateko amaierako egoera, nork irabazi duen zehazten duena.
emaitza
Zerbiten funtsezko nolakotasuna.
esentzia
Arau edo araudi batez mintzatuz, hura maila txikiagoko arau edo ekintza baten ondorioz indarrik gabe, bertan behera utzi edo atzera botatzeko ezintasuna.
indargabetze-ezintasun
Pertsona baten identifikazioa ziurtatzen duen agiri edo informazio digitala.
ziurtagiri digital
Ziurtagiri digital.
ziurtagiri elektroniko
Administrazio- edo kudeaketa-organo edo unitate batek beste organo edo unitate batera zerbaiten berri eman edo eskabide bat egiteko bideratzen den oharra, behar bezala sinatua.
barne-ohar
Atmosferakoak baino presio txikiagoa duen airea, bolumen txikiago batean gordeta bereziki gailu pneumatikoetan erabiltzen dena.
aire konprimatu
<i>n</i> objektu <i>m</i> kutxetan sartzen badira, <i>n>m</i> izanik, kutxa batean gutxienez bi objektu daudela ezartzen duen konbinatoria teorema.
usategiaren printzipio
Usategiaren printzipio.
Dirichlet-en printzipio
Batezbestekoei edo haien arteko aldeari buruzko proba estatistikoa, probarako zenbateslearen lagin-banaketa Student-en t banaketa duena, populazioak normalak eta bariantzak ezezagunak direla.
Student-en t proba
Student-en t proba.
t proba
Bi batezbestekoen arteko aldeari buruzko proba estatistikoa planteatzen duen problema, bi populazioak normalak direla, bariantzak ezezagunekin, baina haiei buruz inongo hipotesirik eman gabe.
Behrens-Fisher-en problema
Objektu edo lerro kurbatu batek lerro zuzen batekiko duen desbideratzea.
kurbadura
Oinarri hartuta.
oinarri harturik
Jainkoaren aginduak hausten ez dituen bekatua, larria ez dena eta bekatariaren grazia eta karitatea galarazten ez dituena.
bekatu arin
Bekatu arin.
bekatu benial
Behrens-Fisher problemaren soluzio gisa, bi populazio normaletan batezbestekoen arteko aldea kontrastatzeko proba estatistikoa, bi populazioen bariantzei buruzko suposiziorik behar ez duena.
Welch-en t proba
Txerriki.
txarriki