Advanced Search
Search Results
2360 total results found
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/3=%33.33ko maiztasun edo probabilitateko hiru tartetan banatzen duten bi balioetako bakoitza.
tertzil
Oharrak Tertzil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo tertzila eta bigarren tertzila.
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/5=%20ko maiztasun edo probabilitateko bost tartetan banatzen duten lau balioetako bakoitza.
kintil
Oharrak Kintil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo kintila, bigarren kintila, hirugarren kintila eta laugarren kintila.
Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
datu zirkular
Egin beharreko lanak eta orokorrean ardurak gehiegizko lasaitasunez, larritu gabe, hartzen dituen gizona.
potro handi
Ardurak arin eta larritu gabe hartzen dituen pertsona.
gibel handi
Zerbaitekiko harreman edo lotura dagoelarik, hura etetea.
desbinkulazio
Lizunki.
lizunkiro
Begirada, ukipen edo esaldi batzuei buruz, sexu-asmo hutsez.
lizunki
Gabetu edo kendu egiten duena.
pribatibo
Gabetu egiten duena; zerbaiti edo norbaiti baduena kentzen diona.
gabetzaile
Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
laginketa intentzional
Gogamenaren funtzio kontzienteak, hala nola pentsamendua, aldartea eta jokabidea, eragiten dituena.
psikoaktibo
Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
aldagai kategoriko
Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
aldagai kualitatibo
Helburu jakin batzuk plangintza edo ekintza-programa sistematiko eta kontrolatu batzuen bitartez garatu.
plangintzatu
Poligono bati buruz, alde guztiak berdinak dituena.
aldekide
Gizabanako bakoitza, indibiduala, eskubide eta obligazioen subjektua den aldetik.
pertsona fisiko
Ekimen batean beste batzuekin batera parte hartzen duena.
partaide
Liburu, aldizkari, egunkari edo diskoak argitaratu eta merkaturatu egiten dituen enpresa edo erakundea.
argitaletxe
Organismo bateko zelulak murgiltzen diren ingurune fisiologikoa.
matrize