Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Desgaitasun fisikoak tratatzeaz eta errehabilitazioaz arduratzen den medikuntzaren adarra.
medikuntza fisiko
Eukaristiako kontsakrazioan erabiltzen den ardoa.
mezako ardo
Mezako ardo.
meza-ardo
Tarteka koska edo irtenguneak dituen altzairua, barra formakoa, hormigoi armatuko egituretan armadura gisa erabiltzen dena.
altzairu korrugatu
Egitura sendoak eratzeko, hormigoi-masa baten barnean altzairu korrugatua sartzen duen eraikuntza-teknika.
hormigoi armatu
Eraikuntza bateko elementuei eragiten dieten indarren multzoa.
egiturazko karga
Gailu mekaniko batekin praktikatzen den kirola, hala nola txirrindularitza, motoziklismoa eta automobilismoa.
kirol mekaniko
Sei aldeko poliedro erregularra; alde guztiak berdinak dituen sei aldeko prisma.
kubo
Zenbaki edo adierazpen bat ber hiru eginez edota bere buruarekin bi aldiz bidertuz lortzen den zenbakia edo adierazpena.
kubo
Landa eremuan bizi diren pertsonak artatzen dituen medikua.
landa-mediku
Gizakiak Lurraren ingurumenaren eragile nagusietako bat bihurtu den epoka geologikoa.
Antropozeno
Kapitalismoa Lurraren ingurumena eraldatzen ari den faktore nagusitzat hartzen duen epoka geologikoa.
Kapitalozeno
Teknologia modernoa Lurraren ingurumenaren faktore eraldatzaile nagusitzat hartzen duen epoka geologikoa.
Teknozeno
Plastikoak erretzean sortzen den material solido trinkoa.
piroplastiko
Antzinako kultura materialaren objektuak eginez, objektu horien teknologia aztartzen duen arkeologiaren adarra.
arkeologia esperimental
Elkar loturiko proposizio multzoa, testua baino maila txikiagokoa.
testu-sekuentzia
Izan beharrarekin eta egin beharrarekin loturiko proposizioen logika.
logika deontiko
Izan behar den edo egin behar den horrekin loturikoa.
deontiko
Ingurune urtar batez mintzatuz, disolbatutako gatz kantitate txikia duena.
oligohalino
Ura osagai nagusia den ingurune fisiko edo biotopoa, izan ur gezakoa izan ur gazikoa.
ingurune urtar