Advanced Search
Search Results
11274 total results found
Kostaldeko biztanlea.
itsastar
Ikusi ezin duenaren nolakotasuna.
itsumen
Bere asmo, iritzi eta jarrerei burugogor eusten dienaren nolakotasuna, haratago ikusteko ahalmenik gabe.
itsumen
Ustekabean.
itsumustuan
Azkar, korrika, arrapaladan.
itsumustuan
Ura lur azpitik ateratzen den lekua.
iturburu
Jatorria.
iturburu
Jarrera itxi eta burugogorra.
itxikeria
Ekimen handiz jokatzen duena.
ekimentsu
Itzuliak eginez, hara eta hona ibiliz.
itzulinguruka
Adierazi nahi den zerbait zuzenean esan gabe, zerbait zeharka adieraziz.
itzulinguruka
Gizakiak edo beste izaki bizidunak erasaten dituen gaitz kutsakor baten zabalkuntza masiboa.
izurri
Toki bateko lursailak, soroak eta basoak erasaten dituen intsektu, landare edo onddoen ugaritasun kaltegarria.
izurri
Zerbaiten ugaritasun kaltegarria.
izurri
Egun batean edo batzuetan zehar toki batean publikoaren aurrean ospatzen diren ekitaldi eta ikuskizun publikoen multzoa, bereziki musika, antzerki eta bestelako arte eszenikoekin loturik.
jaialdi
Zerbait badela jakin eta horretaz jabetzea.
jakitun egon
Segizio edo zeremonia batean, agintariak eta pertsona nagusiak laguntzen dituzten pertsonen taldea, bereziki haiek atzetik jarraituz.
jarraigo
Zerbaiten iturburua edo hasiera.
jatorri
Pertsona bati buruz, haren sorlekua, herria, etnia edo arbasoak.
jatorri
Zerbaiten kausa, abiapuntua edo printzipioa.
jatorri