Advanced Search
Search Results
2718 total results found
Janari bereziki goxo eta zaporetsua.
kutixi
Landan eta landatik, nekazaritzan edo abeltzaintzan arituz, bizi den pertsona.
landatar
Urez eta lurrez osaturiko ore edo masa.
lupetz
Ate edo leiho bati txertatutako pieza, hura biratuz ireki eta ixteko erabiltzen dena.
maratila
Sistema bateko elementu eta osagaien arteko lotura edo erlazio zehatza.
mekanismo
Saltzaileak eta bezeroak biltzen diren tokia.
merkatu
Enpresak eta kontsumitzaileak biltzen diren gune abstraktua.
merkatu
Espainiako batxilergoan, batxilergoaren adarretako bakoitza: zientzia eta teknologia, humanitaterak edo gizarte zientziak.
modalitate
Gizon gazte altu, lirain eta indartsua.
morrosko
Mordo nahasi eta eragabea.
motroilo
Hizketa edo testu nahasi eta ulertezina.
motroilo
Pertsona lodi eta gizena.
motroilo
Altuera eta malda txikiko mendia.
muino
Lotsagabe eta harrokeriaz mintzatzen dena.
muturzikin
Enpresa, sektore ekonomiko edo ekonomia batean ekoizten diren produktuak eta eskaintzen diren zerbitzuak nazioarteko merkatura, hots beste herrialde batzuetara, zabaldu.
nazioartekotu
Herrialde baten barnean daude arazo, auzi eta gatazketan beste herrialde batzuek esku hartu.
nazioartekotu
Negarrez hasi, bat batean eta ustekabean.
negarrari eman
Neurriz eta zuhurtasunez jokatzen duenaren nolakotasuna.
neurritasun
Eskuz eramaten den orga edo gurdi txikia, gurpil bakarrekoa edo bikoa, bi heldulekuarekin, eta gauza txikiak garraiatzeko erabiltzen dena.
orgatila
Osasunarekin loturiko zerbitzu, jarduera eta lanbideen multzoa.
osasungintza