Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Ekimen edo mugimendu batez mintzatuz, hura abiarazi edo sustatu duen pertsona.
abiarazle
Sistema eragile batean eskuragarri dauden programa eta aukeretarako sarbidea ematen duen interfazea; adibidez, Windowseko abiarazlea.
abiarazle
Ordenagailu edo aplikazio multzo baten jarduna abiarazten duen software-osagaia.
abiarazle
Ezezaguna berreketa bateko berretzaile gisa duen ekuazioa, oinarri konstantearekin.
ekuazio esponentzial
Ezezaguna logaritmo bateko oinarri edo argumentu gisa duen ekuazioa.
ekuazio logaritmiko
NaCl formula duen konposatu kimikoa, gatz arruntaren osagai nagusia dena.
sodio kloruro
Elikagaietan eta sukaldaritzan erabili ohi den gatza, sodio kloruroa osagai nagusi duena.
gatz arrunt
Gas koloregabea, bi oxigeno atomok eta karbono atomo batek osaturikoa, arnasketaren, organismo bizidunen deskonposaketaren eta errekuntzaren ondorioz sortzen dena.
karbono dioxido
Karbono dioxido.
anhidrido karboniko
Hidrogeno ioduroa uretan disolbatuz eskuratzen den azido gogorra.
azido iodhidriko
Konposatu kimiko bat uretan disolbatuz lortzen den disoluzio kimikoa.
ur-disoluzio
Uretan edo oso gune hezeetan, hala nola aintzira, putzu eta urmaeletan, hazten den landarea.
ur-landare
Digestio-hodia bukatzen den irekigunea, gorotzak kanporatzeko funtzioa duena.
uzki
Delako irekigunearen ingurua.
uzki
Uzkia eta horren ingurunea.
ipurdi
Giza enborraren atzeko eta beheko aldea, izterren gainean, ipurmasail izeneko alde mamitsu bik osaturikoa, esertzeko euskarri gisa erabiltzen dena.
ipurdi
Plater, botila eta beste ontzien azpiko aldea.
ipurdi
Aulki eta kidekoetan, esertzeko gunea.
ipurdi
Eskopeta eta kidekoetan, zurezko atzeko atalan, sorbaldan bermatzen dena.
ipurdi
Su egiteko tresna txikia, janaria berotzeko erabiltzen dena.
su txiki