Advanced Search
Search Results
11388 total results found
Populazio baten ezaugarria edo ezaugarri-multzoa, modalitate batzuen arabera jasoa edo balio zehatzen bitartez neurtua.
aldagai estatistiko
Dimentsio edo ezaugarri bakarra jasotzen duen aldagai estatistikoa edo zorizko aldagaia.
aldagai dimentsiobakar
Aldatzen ez dena.
konstante
Iraunkorra, behin eta berriz gertatzen dena.
konstante
Balio finkoa duen kopuru, kantitate edo magnitudea.
konstante
Multzo bat osatzen duten elementuen zenbatasuna.
kopuru
Kopuru handikoa.
kopurutsu
Neurtzen den ezaugarria.
magnitude
Aldagai ekonomiko agregatua, eskualde, herrialde edo herrialdem multzo bateko egoera ekonomiko orokorra islatzen duena, hala nola Barne Produktu Gordina, langabezia eta inflazioa.
makromagnitude
Enpresa, erakunde, sektore ekonomiko, eskualde nahiz herrialde bateko ekonomiaren berri ematen duen magnitude edo neurketa.
magnitude ekonomiko
Izar batez mintzatuz, haren distiraren neurria.
magnitude
Materia edo substantzia zati baten neurria.
kantitate
Silabei eta bokalei buruz, luzea edo laburra den azaltzen duen ezaugarria.
kantitate
Zerbaiten kopurua, kantitatea edo neurria azaltzen duen ezaugarria.
zenbatasun
Zerbait zenbateko osatzen duten, zenbat den edo zein neurria duen galdetzeko.
zenbateko
Dirutan neurtzen den zerbaiten balioa.
zenbateko
Sistema fotovoltaiko batek sortzen duen korronte elektriko zuzena korronte alterno bihurtzen duen gailua.
inbertsore fotovoltaiko
Motor elektriko baten abiadura elikatze-parametroen bitartez aldatzen duen gailua.
maiztasun-erregulagailu
Bi norabide, ezaugarri edo faktore batera biltzen dituena.
dimentsio biko
Ekuazio-multzo finitu bat, non ekuazio guztiak batera batetzen dituzten ezezagunen soluzioak bilatu behar diren.
ekuazio-sistema