Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Ahurra den aldea behera begira jartzen den teila, alde banako erretenak besarkatzen dituena.
bizkar-teila
Kono enborreko forma duen buztinezko teila, Mediterraneo inguruko herrialdeetan ohikoa dena.
hodi-teila
Hodi-teila.
teila arabiar
1928 urtean Paul Dirac matematikari eta fisikariak (1902-1984) garatu zuen ekuazioa, elektroiaren mekanika kuantiko erlatibistari buruzkoa.
Dirac-en ekuazio
Bi ataleko teila arabiarra, bizkar teilako forma eta forma laua, azken erreten gisa, bateratzen dituena.
teila misto
Hodi-teila.
naba-teila
Zurezko listoi luzea, bereziki gainean iltzatzen diren piezak eusteko erabiltzen dena.
arrastel
Kaleak garbitzea lanbide duen pertsona.
kale-garbitzaile
Kaleak edo bestelako leku publikoak erraztatzen dituen pertsona.
erraztatzaile
Erraztatzen duen makina edo ibilgailua.
erraztagailu
Garbitzen lan egiten duen pertsona.
garbitzaile
Pieza musikal bat orkestra batek jo ahal izateko egiten den konposizio-moldaketa.
orkestrazio
Pieza musikal bat musika-tresna jakin batekin edo batzuekin jotzeko egiten den konposizio-moldaketa.
instrumentazio
Instalakuntza edo sistema bat monitorizatu eta kontrolatzeko tresna-multzoa.
instrumentazio
Hari igurtzizko instrumentuak baino biltzen ez dituen orkestra edo talde musikala.
hari-orkestra
Doinua tenkatutako hariak arku batez igurtziz sortzen duten insturmentua.
hari igurtzizko instrumentu
Musika-soinu baten altuera edo iraupena adierazten duen ikurra.
musika-nota
Zenbakizkoak ez den informazioan, hala nola pertsonen testigantzetan eta irudietan, oinarritzen den ikerketa mota.
ikerketa kualitatibo
Erradiazio elektromagnetikoarekin duen interakzioaren bitartez substantzia kimikoak atzeman eta kuantifikatu egiten dituen teknika.
espektrometria
Ahoskera eta azentuazioa ikertzen dituen gramatikaren adarra.
prosodia