Advanced Search
Search Results
11427 total results found
Barrabil.
hazi-guruin
Ikertu beharreko gaia; ikertzen den gaia.
ikergai
Ikertzeke dagoen gaia.
ikergai
Ikergai.
ikerketagai
Faringetik urdailera bitarteko digestio-hodia, elikadura-boloa bideratzea helburu duena.
hestegorri
Hestegorri.
esofago
Ahoan murtxikatu eta listuarekin nahastuta handik urdailera, faringean eta hestegorrian zehar, bideratzen den elikagai-zatia.
elikadura-bolo
Guruin exokrino.
kanpo-jarioko guruin
Gorputzaren kanpoaldera edo gorputzeko barrunbe eta hodietara bideratzen diren substantzia ez-hormonalak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin exokrino
Odol-hodietara isuri eta gorputzean zehar hedatzen diren hormona jakinak jariatzen dituzten guruinetako bakoitza.
guruin endokrino
Guruin endokrino.
barne-jarioko guruin
Izotzaldi gogorra.
horma beltz
Delako egoerak gertatzen diren bolada.
izotzaldi
Pertonen arteko harreman edo egoera hotza eta errezelozkoa onbideratu.
izotzaldi urtu
Aire zabaleko tenperatura zero gradu azpitik jaitsi.
horma egin
Bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanen inguruan garatzen den gatazka, non beste herrialdetik datozen salgaiei muga-zerga, kuota eta legezko oztopo gehigarriak jartzen zaizkien.
merkataritza-gerra
XX. mendearen bukaeratik munduko ekonomian lortu duen pisu eta garrantziari erreferentzia eginez, Txinako Herri Errepublika eta partikularzki horren ekonomia.
Asiako erraldoi
Barrunbe baten inguruan biltzen diren zelulen multzoa, partikularzki guruin exokrinoak edo biriketako albeoloak eratzen dituztenak.
azino
Guruina eratzen duen azino edo zelula-multzo biribila.
guruin-azino
Azino baten zentroaren inguruan kokatzen diren zeluletako bakoitza.
zelula azinar